Ordua: 09:30
Lekua: Eusko Legebiltzarra (hirugarren aretoa)
Osasun eta Kontsumo Batzordea
Osasuneko sailburuaren agerraldia, Laura Garrido Knörr PV-ETP taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko Osakidetzaren 2011ko azken EPEko lanpostuen esleipenaren inguruan izan diren irregulartasun-salaketak. (1010 6 3 685)
Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko Osakidetzaren 2011ko lan-eskaintza publikoaren esleipenean izan diren azken gorabeherak. (1010 6 3 689)
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko administrari laguntzaile kategorian egun zabalik dirauten 2011ko EPEaren prozesuei buruz. (1010 6 3 690)
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko ebola dela-eta Euskadin zer-nolako neurriak eta protokoloak jarri diren martxan. (1010 6 3 734)
SV-ES legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, OMEk transexualitatea gaixotasun mentaltzat jotzeari uztearen gainean. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 635)
EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Osakidetzan berdintasun-plana egiteari eta garatzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 649)