Agenda

Martxoa 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 11:30

Lekua: 3. aretoa

Osasun eta Kontsumo Batzordea

11:30 Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, O-sarean Osakidetzako urrutiko zerbitzuetako proiektuaren garapena azaltzeko.(101063827)
12:30 Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, gaixo kronikoen konplexutasun-mailaren araberako laguntza-interbentzioak zabaltzeari begira egindako euskal biztanleriaren estratifikazio-sistema aurkezteko.(101063833)
13:30 Joseba Zabala Galán Euskadi eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkartearen bozeramailearen agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, adikzioen lege-proiektuari buruz azalpenak eman ditzan.(10910010)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, koordainketagatik emandako konpentsazioen publizitateari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121728)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...