Agenda

Ekaina 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: 3. aretoa

Osasun eta Kontsumo Batzordea

09:30 Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatriako buruaren agerraldia, Kerman Orbegozo Uribe Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, bere ikuspuntua azaltzeko alkohol-kontsumoak adingabeengan dituen ondorioei buruz eta problematika horren egungo egoerari buruz.(101063602)
10:30 Debagoieneko ESIko sindikatuetako ordezkarien agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, beren iritzia eman dezaten Debagoieneko ospitalearen egoerari buruz.(101063960)
EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Osakidetzako informazioaren kudeaketa gardenari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121767)
EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Osakidetzak prestakuntza baliozkotzeko eta garatzeko bermeei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121768)
Legebiltzarreko Euskal Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, hartutako kalte zerebrala duten umeei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121787)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...