Agenda

Otsaila 2016

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Bigarren aretoa

Osasun eta Kontsumo Batzordea

- 09:30 Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren agerraldia, Kerman Orbegozo Uribe Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, 2015eko EPEaren balorazioa eta garapena aurkezteko. (1010631087)

- 10:30 Araba, Bizkai eta Gipuzkoako medikuen elkargoetako ordezkaritza batek agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan erizainen aldetiko giza erabilerako medikamentu eta produktu sanitarioen indikazioa, erabilera eta emateko baimena arautzen duen dekretuaren inguruan. (1010631059)

- 11:30 Euskadiko Polio elkartearen (EPE) lehendakariaren agerraldia, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, polioz diagnostikatutako gaixoen arazoei buruz eta ordezkatzen duen kolektiboaren eskakizunei buruz informatzeko. (1010631055)

 

Tokia: Bigarren aretoa

Dokumentu: 20160222/8413.pdf

Beste data batzuk...