Agenda

Martxoa 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Osoko bilkuren aretoa

Gai-zerrenda:
1. Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen irizpena, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzeko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10922017)
2. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, jaiotzen aldeko laguntzen eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzen murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121736)
3. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak egindako legez besteko proposamena, dibidendu digitalari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121745)
4. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Hirikoren sustatzaileen aurkako kereila dela-eta hartuko dituen neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130133)
5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Gizarte Segurantzaren Legean lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutuen araubide juridikoari dagokionez egindako erreformari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121686)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EAEko Administrazio publikoak okupaziorik gabe dauzkan lonja eta lokal komertzialak ekintzailetza eta autoenplegu proiektuetarako erabiltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121714)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terrorismoaren aurkako Estatu-itunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121720)
8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, GLLek erantzun gabeko pobrezia energetikoko kasuei erantzuteko aurreikusitako partida habilitatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121725)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...