Begoña Gil
Biografia
1967ko otsailaren 20an jaio nintzen Bilbon.
Filosofian lizentziatu nintzen, eta kultura-kudeatzaile eta gizarte-hezitzaile lanetan hasi nintzen, baina egun batean politikan sartu ninduten, eta oraindik ez dut irtetea lortu.
1995an, 28 urte nituela, Bilboko Udaleko zinegotzi izaten hasi nintzen, eta 16 urte izan nintzen lan horretan; Gizarte Ekintzako zinegotzi eta Udal Etxebizitzen presidentea ere izan naiz. Han nengoela, Gizarte Larrialdietako Zerbitzua 24 orduz abian jar zezaten edo Otxarkoagako hirigintza biziberri dezaten sustatu nuen, besteak beste.
2011n Bizkaiko Batzar Nagusietan hasi nintzen, eta lehendakariorde aukeratu ninduten.
Nire DNA sozialista da guztiz, eta erakundearen esparruan 1992tik Bizkaiko Batzorde Exekutiboko kide naiz; azken etapan, Erakunde eta Hauteskunde idazkari izan naiz. 1997tik 2002ra Euskadiko Batzorde Exekutiboan izan nintzen, eta hara itzuli naiz 2014an Idoia Mendiarekin batera.