Euskal Sozialistak

Batzorde Betearazlea

Rafi Romero
Hiritartasun, Askatasun eta Kultura Idazkaria
Rafi Romero

Biografia

1972ko otsailaren 1ean jaio nintzen, EHUn Zuzenbidean lizentziatu nintzen, ezkonduta nago eta alaba bat dut.

Giza eskubideen, feminismoaren, ezkerraren eta sozialismoaren zale amorratua naiz; 16 urtetik militante naiz Euskadiko Gazte Sozialistaken, eta 18 urte nituenetik PSE-EEko militante, non zenbaitetan euskal batzorde exekutiboetan hainbat zuzendaritza-kargu izan ditudan.

Abokatua naiz eta esparru zibil, administratibo, fiskal eta merkataritzakoa ezagutzen ditut. Lau urtez nazio eta nazioarte mailako eraikuntza-enpresa bateko auzien zuzendariorde izan nintzen.

Erakundeei dagokienez, Arrasateko eta Pasaiako zinegotzi, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide (1995tik egun arte) eta Foru Parlamentuko presidentea (2008tik 2011ra) izan naiz. Horrez gain, Pasaiako Kaiko Administrazio-kontseiluko kide ere izan naiz Estatuaren Administrazioaren izenean.

2010eko urrian Polizia Merituaren domina eman zidaten, Polizia Nazionalak eta Donostiako Komisariak proposatuta, terrorismoaren biktimak onartzeko eta beraien jabekuntzarako eta indarkeria gizarte eta politika mailan deslegitimatzeko egin dudan lana dela-eta.

Baina jaso dudan ohorerik handiena, ariman dudan, bihotzean daraman lurraldeak eman zidan, munduan zabaltzen dudan lurraldeak, alegia: Quintanilla de la Serena (Extremadura). Herri horretan jaio nintzen, handik emigratu nuen bi urte nituela, eta 2008an Alaba Kutun izendatu ninduen.

Itzuli