2016ko HAUTESKUNDE PROGRAMA

Parte Hartu

2016ko Hauteskunde Programa Parte Hartzea

Dakizunez, 2016. urtean Euskadin hauteskunde autonomikoak egingo dira, eta Euskal Sozialistok interes handiarekin egingo diogu aurre hitzordu horri. Asko dago jokoan euskal herritarrontzat. Asmo handiko gizarte-politikak egingo dituen, gizartean gero eta handiagoak diren gizarte-, ekonomia- eta politika-desberdintasunei aurre egingo dion eta Euskadik behar dituen aldaketa handiak sustatuko dituen Gobernua behar dugu.

Horretarako, Euskal Sozialistok programa ezkertiarra eta erreformista egiten ari gara, eskuinak eta nazionalismoak herri honi eskaintzen dizkioten politika eskuindarren aurrean.

Hauteskunde-programa herritarrentzat parte-hartzailea eta irekia izan dadila nahi dugu.

Hori dela eta, zure proposamenak ezagutu, eta herritarrei egingo diogun eskaintza aberasten lagun diezaguzun nahi dugu.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

Orain ez baduzu astirik, lasai, gerorago utzi dezakezu edo beste bide batzuk erabili ditzakezu:

  • posta elektronikoa bidaliz programaabierto@socialistasvascos.com helbidera
  • WHATSAPPa bidaliz 688 68 21 87 zenbakira
  • eta Twitter, Facebook edo Instagram sare sozialetan profila baduzu utziguzu oharren bat

Parte Hartu

Itzuli