Pozik dago Eusko Jaurlaritza Wert Legearen aurka agertu delako baina “denbora ederra” galdu duela esan dio
PSE-EEko Trebakuntzaren, Ikasketen eta Programen idazkaria, Isabel Celaa, gaur XXII. Euskal Eskola Publikoaren Jaira joan da. Murgian egin da jaia eta hantxe esan du Eskola Publikoa “Euskadin hezkuntzaren ardatza dela, baita kalitatearen eta zuzentasunaren arteko sintesiaren adibiderik onena ere, leku, egoera eta pertsona guztiak gain hartzen baititu".
Celaak nabarmendu du Euskal Sozialistak beti “Euskal Eskola Publikoaren jaira etorri garela” eta gainera gogoratu du jai hori ospatzen hasi zutela Fernando Buesa Hezkuntzako sailburu zenean eta berak Sailburuordetza zuzentzen zuenean, “beraz, jai hau asko maite dugu eta oso hurbil dugu”.
“Baina gaur Jai honetara gatoz kezka handi batekin”, deitoratu du. Hasteko eta behin, Urkulluren Gobernuaren sei hilabete hauetan ez dugulako Hezkuntza mailan proiekturik ikusi. Ez dakigu Uriarte sailburuak euskal eskola publikoa zer den eta norantz joan behar duen ondo dakien edo ez. Funtzionamendu gastuetan murriztu dute, ikastetxeen autonomia urratu dute eta erlijio irakasgaia sartu dute; baina jarduera horiek ez dute Eskola Publikoa bereziki indartuko”.
Hezkuntzako sailburu ohiak, halaber, esan du "kezkatuta daudela Hezkuntzako Sailak Wert Legearen aurrean epe honetan eman duen erantzunagatik".
“Zenbait hilabetez nahasmena adierazi ondoren —eta epe horretan ez dute ideiak argi adierazi eta ez dute iragarritako hezkuntza kotra-erreformari tinkotasunez aurre egin—, azkenean Urkulluren gobernuak gure alde egin du. Baina bitartean erantzun bat egituratzeko denbora ederra galdu dugu”, argitu du.
Hori dela-eta, legebiltzarkide sozialistak Iñigo Urkullkuren Gobernu nazionalistari “lege proiektu horri aurka egiteko orduan argitasuna eta sendotasuna eskatu dio, hori aplikatuz gero, zenbait hamarkada atzera egingo baitugu”.
Celaak, amaitzeko, Euskal Eskola Publikoaren garrantzia aipatu du eta esan du "aurrera jarraitu behar dugula modernizatzeko, hirueletasuna eta teknologia berriak sustatzeko eta balioetan lan egiteko prozesuan, betiere bere berezko nortasunarekin eta dituen eskumenak garatuz”.