Prentsa-aretoa

Berriak

14:00etan militanteen % 38,49k eman du botoa PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako bozketan

14:00etan Euskadiko parte-hartzea
14:00etan Euskadiko parte-hartzea

14:00etan, PSE-EEko Idazkaritza Nagusia aukeratzeko prozesua antolatu duen Batzordeak finkatutako 70 bozketa-guneetan militanteen % 38,49k eman du botoa.

Lurraldeka, Gipuzkoan afiliatuen % 44,13k, Bizkaian % 36,01ek eta Araban % 36,19k bozkatu du.

Guztira  5.351 afiliaturi egin zaie bozkatzeko deia. Horietatik 756 Arabako militante dira, 1.602 Gipuzkoakoak eta 2.892 Bizkaikoak.

Egun honetan bertan, eta dagozkien hautestontzietan, PSE-EEk hiru lurralde historikoetan izango dituen idazkari nagusiak aukeratuko dituzte, baita Bilboko PSE-EEren Ez-ohiko Biltzarrera zer ordezkari joango diren ere. Irailaren 20 eta 21ean izango da aipatutako biltzarra. Horrez gain, hurrengo asteburuan egingo diren probintzietako biltzarretako ordezkariak ere aukeratuko dituzte.

21:00ak inguru Idazkaritza Nagusirako bozketaren behin-behineko emaitzak eman ahal izango direlakoan gaude.  Aurreratu genuen bezala, datuak ezagutu ondoren, Idoia Mendiak balorazio labur bat egingo du komunikabideen aurrean Euskadiko egoitzan (Errekalde Zumarkalea, 27. zk., 4. solairua)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak