150 zuzenketa aurkeztu ditu PSE-EEk, herritarrentzat Aurrekontu “baliagarriak” lortzearren
Euskal Sozialistek sustatutako iruzurraren aurkako borrokari esker, Eusko Jaurlaritzak baliabide ekonomiko gehiago dituela azpimarratu du Legebiltzarreko bozeramaile José Antonio Pastorrek, eta “nahiago izan dugu herritarrak bideratzea baliabide horiek ideia gutxi dituen Gobernu ahularen esku utzi beharrean”, aipatu du
Enplegua, osasuna, hezkuntza, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, kontziliaziorako laguntzak, azpiegitura estrategikoak eta berrikuntza. Horietara bideratuko dituzte 185 milioi, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen proiektuari aurkeztu dizkieten 150 zuzenketen bidez mobilizatu nahi dituztenak. “Zerbitzu publikoei buruz zenbait apustu estrategiko gauzatzea eta, aldi berean, premiazko beharrei erantzutea”, horixe da zuzenketen azken helburua. Euskal Sozialisten legebiltzar taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek espero du Jaurlaritzak zein beraren legebiltzar taldeak, EAJk, zuzenketen alde bozkatzea, “aurrekontuak izan ditzagun erraztearren”.
Gizarte larrialdietara aurre egiteko zuzenketak honako hiru partida nagusi hauen ingurukoak dira:
- Gizarte Larrialdirako Laguntzak: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren partida benetako gastura egokitu dezaten lortu ondoren, beste kapitulu batzuk murriztu ez ditzaten behar berriei erantzun ahal izateko, Euskal Sozialistek Gizarte Larrialdirako Laguntzen partida handitu nahi dute. Beste milioi bat euro lirateke, jatorrizko proiektuan halabeharrez gehitutako miloi erdira gehitu dena. "Gure borrokaren ardatzetako bat da, familiak ezustekoei aurre egiteko duten tresnetako bat baita”, adierazi du Pastorrek.
- Energia-pobrezia: Horrez gain, Sozialistentzat kezka handi bat izan den gai baten inguruan “Gobernuak atzera egin dezala” lortu nahi dute: energia-pobrezia. Urte honetan Gobernuak hamar aldiz onartu ez badu ere gure gizarte-babesak familia anitz babesik gabe uzten dituela, Gizarte Larrialdirako Laguntzak ez batira heltzen errebisatu beharreko administrazio-baldintzak direla-eta, Sozialistok lortu dugu “200.000 euroko partida bat irekitzea egoera horiei bereziki erantzun ahal izateko”. “Etxeetako energia-hornidura moztu ez dezaten lortzeko bitarte-lanak egin ahal badira ere, lerro bat egongo da laguntzarik jasotzen ez duten familien fakturei erantzun ahal izateko”, azaldu du.
- Kontziliatzeko laguntzak: Gobernuaren jatorrizko proiektuan PSE-EEk lortu zuen, jada, hamar milioi eurotan handitzea, 2014rako aurreikuspenetatik ia ehuneko 60 baino gehiago, motz gelditu baitziren Gobernuak planifikatzeko zailtasunak dituelako. Gehitutako hamar miloi horiez gain, beste 1.200.000 euro gehitu behar dira; horri esker, lortuko dugu hurbiltzen Patxi Lopezen Gobernuak krisiaren urterik txarrenean, 2012an, bideratu zuen kopurura.
“Premiazkoari” erantzuteaz gain, zuzenketa sozialisten bidez kohesiorako lehen tresnaren aldeko apustua egiten da: enplegua. Hori dela eta, jatorrizko proiektuan gai horren inguruan ahalegin handiagoa eta zehatzagoa bideratu ondoren, gaur aurkeztutako ekarpenetan ondokoa sartzen da: berariaz laguntzea epe luzeko langabetuentzako enplegu eta trebakuntzarako programei, Enplegua Erregulatzeko Espedienteengatik eragindako pertsonen lan-gaitasunak onartzeko programei, kultura ekintzailea sustatzekoei edo enpresa lehiakortasunari laguntzekoei.
- Laguntzen deialdi berri bat, 350.00 eurokoa, Eraikuntza Iraunkor eta Irisgarrien Programa gauzatzeko, batez ere langabezian diren eraikuntzako edo antzeko sektoreetako pertsonei zuzendutakoa; krisiak gehien kaltetu duen sektoreetako bat baita.
- Eskualdeetako enplegu planak indartuko ditugu beste milioi batekin, eta lehentasuna izango du 55 urtetik gorako langabetuen kontratazioa. Horrez gain, zenbait udalerritan ekimen zehatz batzuk sustatuko ditugu.
- Gainera, Gobernuak I+G+b-ren aldeko apustua gutxitu badu ere, guk berrikuntza bi milioi euro gehiagorekin indartuko dugu. “Berrikuntza- eta garapen-inbertsioari dagokionez Euskadi Europako batezbestekotik gora egotea nahi dugulako, 2001ean Gobernu sozialistarekin lortu genuen bezala”, azaldu du.
Zuzenketak, gainera, beste arlo batzuen inguruan egin dira, esaterako, EHU, UHUN, osasun-azpiegiturak, Bilboko Metroko 4. eta 5. lineak, gizarte- eta kultura-elkarteak edo Garoña berriz ez irekitzea bermatuko duen defentsa juridikoa, Foronda berriz irekitzeko azterketena edo Arasur Arabako plataforma logistiko gisa sustatzekoa.
Ekarpen guztiak posible dira Eusko Jaurlaritzak gasturako diru gehiago duelako azken hilabeteotan PSE-EEk sustatutako zerga-erreformari eta iruzurrari aurre egiteko jarduerari esker. Euskal Sozialistok “diru hori norako jakin bat eman nahi genion. Nahiago dugu diru hori herritarrengana zuzentzea eta ez ustea ideia gutxi dituen Gobernu ahularen eskuetan”, azaldu du Pastorrek.
“Gobernu honen hasierako kontuak itzultzera bultzatu genuen unean genuen ardura eta zorroztasun bera dugu orain, diru-sarrerak herritarrek eskatzen dituzten gastuetara zuzentzen ditugun une honetan”, gaineratu du.
![José Antonio Pastor (Artxiboko irudia). [Argakia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Jos-Antonio-Pastor-en-una-imagen-de-archivo-FotoSocialistas-Vascos-Jos-Antonio-Pastor-Artxiboko-irudia-Argakia-Euskal-Sozialistak-547d8966d5c2e.jpg)