18:00etan militanteen % 55,85ek eman du botoa PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako bozketan

18:00etan, PSE-EEko Idazkaritza Nagusia aukeratzeko prozesua antolatu duen Batzordeak finkatutako 70 bozketa-guneetan militanteen % 55,85ek eman du botoa.
Lurraldeka, Gipuzkoan afiliatuen % 64,09k, Bizkaian % 51,93k eta Araban % 53,57k bozkatu du.
Guztira 5.351 afiliaturi egin zaie bozkatzeko deia. Horietatik 756 Arabako militante dira, 1.602 Gipuzkoakoak eta 2.892 Bizkaikoak.
Egun honetan bertan, eta dagozkien hautestontzietan, PSE-EEk hiru lurralde historikoetan izango dituen idazkari nagusiak aukeratuko dituzte, baita Bilboko PSE-EEren Ez-ohiko Biltzarrera zer ordezkari joango diren ere. Irailaren 20 eta 21ean izango da aipatutako biltzarra. Horrez gain, hurrengo asteburuan egingo diren probintzietako biltzarretako ordezkariak ere aukeratuko dituzte.
21:00ak inguru Idazkaritza Nagusirako bozketaren behin-behineko emaitzak eman ahal izango direlakoan gaude. Aurreratu genuen bezala, datuak ezagutu ondoren, Idoia Mendiak balorazio labur bat egingo du komunikabideen aurrean Euskadiko egoitzan (Errekalde Zumarkalea, 27. zk., 4. solairua)