Prentsa-aretoa

Berriak

Euskadin haustura proiektuen alde egiten dutenen alderdien #RakaRaka itzuli da

Euskal Sozialistok aurre-kanpainaren bideoa zabaldu dugu gaur. Horren bidez, kontsulta-deialdiaren, autodeterminazio eskubidearen eta, azken unean, Euskadiren independentziaren alde egiten duten alderdien asmoen inguruan aritu gara.  Bideoari “Raka-Raka I" izena jarri diogu, eta zenbait alderdik, esaterako, EAJk, Bilduk eta Podemosek, hausturarako ekimenen alde egiten jarraitu izanaren inguruko parodia egin dugu. Gure ustez, halako proposamenak oso kaltegarriak dira, eta ez dira aurrerapen ekonomikorako proiektuarekin bateragarri. Aipatutako proiektuak zenbait arazo larriri erantzuten die, adibidez, langabeziari edo zerbitzu publikoen defentsari; gainera, identitate guztiak errespetatuko dituen bizikidetzaren aldekoa da.

Lehendakarirako EAJren hautagai Iñigo Urkullu eta alderdiko presidente Andoni Ortuzar, Sortu eta Podemoseko idazkari nagusi Arnaldo Otegi eta Pablo Iglesias eta Pili Zabala hautagaia dira aurre-kanpainaren bideoaren protagonistan. Ez da PSE-EEk bere proposamen politikoa eta bizikidetza-proposamena azaltzeko egingo duen bideo bakarra. Bideoak gure lema laburtzen du: Juntos-batera. Horren bidez, euskal gizartearen gehiengoa lortu nahi dugu hurrengo hauteskundeetan.

“Euskal herritarrok badakigu Euskadik ez dituela beste fronte batzuk behar, batasuna, akordioa eta bizikidetza behar dituela.  Eta Sozialistok baino ezin diogu eskakizun horri erantzun, aniztasunerako bermea gara, lehen eta bigarren mailako euskal herritarren ideiari egin nahi diogulako aurre.  Eusko Jaurlaritzan horixe egin genuen, guztiontzat gobernatu genuenean, baita ondoren oposizioan ere, EAJk, Rajoyren ereduari jarraituz inposatu nahi zituen murrizketak geldiarazi genituenean; gainera, Kataluniaren bideari jarraitzeko tentazio guztiak saihestu genituen”, azaldu du PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakarirako hautagaiak. 

raka-raka
raka-raka

Beste berri batzuk...

Iruzkinak