Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendiak nabarmendu du Euskadiren “benetako bitxitasuna” aniztasuna dela, “nazionalistek egun mehatxatutakoa”

Euskal Sozialisten idazkari nagusi eta Lehendakarirako hautagai Idoia Mendiak azaldu du, larunbatean, Benidormen (Alacant) Euskadiren “benetako bitxitasuna” aniztasuna dela, eta “egun, nazionalistek mehatxatzen dutela”. Gainera, ohartarazi duenez, “nazionalistek” —guztiaren apurtzeko prest—, “Podemosek” —nazionalistek diskurtsoa erosi du zenbait boto lortzeko— eta PPk —liskarraren aldekoak— ez dute aipatutako aniztasuna bermatuko.

Mendiak Benidormen inauguratu du bulego bat irailaren 25eko hauteskundeetan posta bidez botoa emateko tramiteak errazteko, hauteskundeei buruzko informazioa emateko eta “egunotan Kosta Zurian dauden euskal herritarren iradokizunei” erantzuteko.

Hauteskunde-bulego horrez gain, Torreviejan (Alacant), Andaluzian, Extremaduran edo Kantabrian badute halako bulego bat, euskal herritar asko gerturatzen baitira leku horietara. Agintari sozialistak "sozialisten enbaxadak" direla esan du.

Hautagai sozialista PSPV-PSOEko antolakuntzako idazkari Alfred Boixekin eta probintzia horretako idazkari Toñi Sernarekin egon da, baita Benidormeko idazkari nagusi Rubén Martínezekin, Alfás del Piko alkate Vicent Arques eta hainbat militanterekin ere.

“Hainbat herritarrek Espainiako zenbait tokitan zenbait lotura familiar, afektibo eta profesional dituztela” nabarmendu ondoren, “diskurtso baztertzaileak” kritikatu ditu, zoritxarrez Euskadin zein Katalunian entzuten baitira.

Hortaz, irailaren 25ean euskal herritarrek ondokoa aukeratu beharko dutela nabarmendu du: zer nolako gizartea nahi dugun datozen urteotarako, eta ea gizarte plural eta irekia edo aurrez aurreko trintxerak nahi ditugun.

Agintari sozialistak azaldu du “Euskadi gizarte anitz eta irekia dela”, eta datozen urteotako erronka aipatutako aniztasunaz baliatzea eta sustatzea dela, “gizarte irekia sortzea, eskubide berberak dituzten zenbait herritarrez osatutakoa”.

Mendiaren ustez, “gai hori ezin dugu egintzat jo”.  Alderantziz, bere iritziz herritarrek “gizarte-konkistak eta lorpen demokratikoak ez baloratzeko joera dugu, horiek guztiak galtzen ditugun arte", eta Euskadin "erraz ahazten dugu gobernu sozialista izan arte Ibarretxek Espainiatik bereizi nahi zuela eta gizartea subiranotasun-erokerian sartu nahi zuela".

PSEko hautagaiaren ustez, kezkagarria da, baina Euskadin lehendakarirako zenbait hautagaik “Kataluniako prozesu independentista txalotzen dute, eta horri jarraitu behar diogula esaten dute, eta horrek banaketa eta zalantza baino ez du sortu Kataluniako gizartean”.

“Euskadin batzuek eredu horri jarraitu nahi diote, eta kezkagarria da.  Halako gaiek eztabaida politikoan sartzen dira pixkanaka”, esan du Mendiak, eta ez du etsiko Euskadi Kataluniako ereduan sartu nahi dutenen aurrean.

PSEko agintariak azpimarratu duenez, Euskadiren “benetako bitxitasuna” horixe dela, “nazionalistek mehatxatzen duten aniztasuna", eta esan du "herrian aniztasunarekin jarraitzeko aukera bakarra direla".

“Nazionalistek ez dute egingo, guztiarekin amaitzeko prest daudelako euren neurrira egindako gizarte eraikitzeko.  Ez du Podemosek egingo, nazionalisten diskurtso osoa erosi duelako zenbait boto lortzeko.  Eta ez du PPk egingo, liskarrarekin poz-pozik baitago, Euskadin subiranotasun-fronte berri bat sortzea nahi duelako Espainiaren gobernu eza, murrizketak eta ustelkeria estaltzeko”, azaldu du.

Hori dela eta, ohartarazi du irailaren 25ean herritarrek gauza asko aukeratu behar dituztela, “hurrengo lehendakaria edo Legebiltzarreko aulkien banaketa baino askoz gehiago aukeratu behar dutela”. “Geroko bizikidetza dago jokoan.  Etorkizun bidezkoago edo solidarioagoa nahi dugu eta denon artean egin nahi dugun”, azaldu du.

Testuinguru horretan, PSE “Euskadiren berme bakarra dela”, azaldu du, azken legegintzaldian oposizioan izan garen moduan, Euskadik Kataluniaren bidea jarrai ez dezan, ez baitugu egoera hori nahi Euskadirako”.

“Bizi  izan dugu liskarren etapa bat, talken etapa, identitateen talken etapa, lehen mailako eta bigarren mailako herritarren etapa...”, gogoratu du Mendiak, baina hori guztia "atzean gelditu da, eta ez dugu berriz bizi nahi".

“Euskal politikak jendearen arazoetan egin behar du lan, eta irailaren 25era arte horretan arituko gara, XXI. mendeko euskal herritarrentzat zer proposamen ditugun azaltzen, aukeren, berdintasunaren eta aniztasunaren lurraldea izan dadin lortzeko”, esan du. 

Idoia Mendia Bendiormeko eta Alacanteko militante sozialistekin [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Bendiormeko eta Alacanteko militante sozialistekin [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak