Abadiñoko krimenak kondenatu, eta genero-indarkeriaren aurka “ahalegin guztiak motz gelditzen direla” dio PSE-EEk
![Pilar Ríos, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Berdintasuneko idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Pilar-Ros-Secretaria-de-Igualdad-de-la-Comisin-Ejecutiva-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-Pilar-Ros-PSE-EEko-Batzorde-Exekutiboko-Berdintasuneko-idazkaria-Argazkia-Euskal-Sozialistak-548aaccd45134.jpg)
Abadiñon bi emakume hil izana kondenatu du Euskadiko Alderdi Sozialistak, eta hildakoen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi die.
PSE-EEko Berdintasunerako idazkariak, Pilar Riosek, krimen bikoitz horrek genero-indarkeria agerian uzteaz gain, “gure artean dugun gaitza izaten jarraitzen duela” azpimarratu du. Hori dela eta, erakundeei exijitu die “ahal dituzten neurriak har ditzaten (politikoak, lege mailakoak, sozialak, heziketa arlokoak....) emakumeak babesteko eta gure gizartean matxismoarekin behingoz amaitzeko”.
“Indarkeria matxistaren aurkako borrokan ahalegin guztiak motz gelditzen dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiakoari eskatzen diegu borroka ez ahultzeko. Bidezkoa eta berdina izan nahi duen gizartean ezin dira gertatu gure inguruan izan ditugun jazoera tragikoak”, aitortu du.
Amaitzeko, Riosek hilketak kondenatzeko deitu diren mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu herritarrak, esaterako, atzo Abadiñon egindakoan, non Alderdi Sozialistako zenbait ordezkari ere izan ziren.