Abokatua Kalumniengatik kondenatu dute, Rodolfo Aresek baitu ETArekin lotura atxilotuei torturatzeko agindu zuela salatu baitzuen
Herrizaingo sailburu ohiak pozik dago “Ertzaintzaren irudia zikintzeko saioa gainditu delako"

Bilboko zigor-arloko 6 zk.ko Epaitegiko magistratu-epaile titularrak ETAko presoen abokatua, Alfonso Zenon Castro jauna, kalumnia delituagatik kondenatu du. Delitu hori, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohiaren aurka egin zuen. Abokatuak esan zuen Aresek Ertzaintzari atxilotuak torturatzeko agindu ziela, 2010eko urtarrilean Ondarroan talde terroristaren aurkako eragiketan atxilotutakoak, alegia.
Epaiaren arabera, Zigor Kodearen 205. artikuluan sartzen dira epaitutako ekintzak; izan ere, artikulu horrek dio kalumnia dagoela “pertsona batek beste bati delitu bat egozten dionean faltsua dela jakinda edota egia ausartegi mespretxatuz”. Horregatik, Alfonso Zenon 18 hileko zigorra jarri diote eta eguneko 12 euroko kuota ordaindu beharko du, baita prozesuak sortutako kostuak ere. Gainera, salatzaileari 5.000 euro ordaindu beharko dizkio erantzukizun zibila dela-eta. Rodolfo Aresek esan du kopuru hori GKE bati emango diola ordaintzen diotenean.
Halaber, Herrizaingo sailburu ordeak esan du pozik dagoela Justiziak “esandakoa faltsua dela berretsi duelako, eta bere buruari eta Ertzaintzari egotzitakoa ez delako egia". “Salaketa jarri nuen ezin dudalako utzi beste batek poliziaren irudia eta jarduera egokia zikin dezala inolako zigorrik jaso gabe, atxilotuak torturatzen dituztela esan baitu, eta hori gezurra da”, gaineratu du.
Epaitutako ekintzak 2010eko otsailaren 8an, Bilbon egindako prentsaurrekoan gertatu ziren. Prentsaurreko horretan esan zuen ETAko presoen abokatuak, Alfonso Zenonek, aipatutako guztia, Ertzaintzak zenbait ekintzagatik akusatutako pertsona batzuk atxilotu eta egun batzuk igarota. Bizkaiko herri horretako Ertzaintzaren polizia-etxean egindako atentatuagatik akusatuta zeuden, besteak beste. Agerraldi horretan, atxilotuen beste abokatu eta senide batzuekin batera, kondenatutako abokatuak esan zuen “Ertzaintzaren (Terrorismoaren aurkako) Atal berriak Aresen agindupean torturatzen duela”. Horixe jaso zuten zenbait komunikabide, Gara eta Berria egunkariek, besteak beste.
Esandakoagatik Herrizaingo sailburuak abokatuaren aurka salaketa kriminala aurkeztu zuen kalumniengatik. Bilboko 3 zk.ko Instrukzio Epaitegiak izapidetzeko onartu zuen aipatutako salaketa. Aresek une horretan salatu zuen esandako guztia gezurra zela, eta esan zuen ez duela onartuko “norbaitek nire ohorea zalantzan jartzea, ezta Ertzaintzaren ospea eta lan bikaina zikintzea ere”.
Atxilotuek tratu txarrengatik salaketak jarri bazituzten ere, epaitegiek artxibatu egin zituzten eta Alfonso Zenon abokatuak ezin izan zuen esandakoa berretsi. Ahozko epaiketan ere ezin izan zuen egin. Otsailaren 5ean izan zen.
Epaian, magistratuak ez ditu Alfonso Zenonek egindako alegazioak onartu, eta esan du adierazpen-askatasunerako eskubideak eta kargudun publikoak kritikatzeko eskubideak "ez dutela esan nahi pertsona jakin batzuen aurka deliturik egotzi ahal denik, jakinda gezurra dela eta egia ausartegi mespretxatuz, kasu honetan gertatu den moduan”.