Abortuaren legearen aurkako mobilizazioen arrakastagatik eta Gallardonen dimisiogatik pozik dago PSE-EE
Sozialisten Batzorde Exekutiboak azpimarratu du PPk amore eman behar izan duela gizartearen aldarriengatik
![Pilar Ramos, PSE-EEko Berdintasunerako Idazkaritzaren arduraduna. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Pilar-Ramos-responsable-de-la-Secretara-de-Igualdad-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-Pilar-Ramos-PSE-EEko-Berdintasunerako-Idazkaritzaren-arduraduna-Argazkia-Euskal-Sozialistak-542299ed6dc6b.jpg)
PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Berdintasunerako bozeramaileak, Pilar Riosek, nabarmendu du Abortuaren Legearen aurkako gizarte-mobilizazioei esker, lege aurreproiektua bertan behera utzi behar dutela, eta PPren zentzugabekeriaren ondorioz Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak kargua utzi behar izan duela.
Euskadiko Alderdi Sozialistak azpimarratu nahi du Alderdi Popularraren kontrarreformak emakumeen herritar baldintza bera jartzen zuela arriskuan. Hori dela-eta, arrakastatzat baino ezin da hartu sustatzaile nagusiak uko egin izana gizarte osoari ondoko pentsamendua ezartzeari: emakumeak ezin direla euren bizitzen jabe izan.
Era berean, gogoratu du sozialistek egin zutela egungo Sexu- eta ugalketa-osasunaren legea, eta PPk amore eman behar izan duela inplikatutako sektore guztiek eskatuta; izan ere, euren ustez, Rajoyren Abortuaren Legearen bidez gizarte osoa eskubideen atzerapen handiena jasan beharko luke.
Pilar Riosek gogoratu du euskal sozialistek parte hartu dutela emakumeen eskubideen alde eta amatasunaren inguruan erabakitzeko duten eskubideen alde egindako protesta eta mobilizazioetan, adibidez, “Askatasunaren Trenean”, eta uste du Europar Parlamentuak emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak arautuko dituela europar emakumeen oinarrizko eskubide direla bermatuz.