Prentsa-aretoa

Berriak

Adikzioei buruzko Legearen inguruan herritarren parte hartzerako prozesu bat ireki du PSE-EEk zalantza handiak sortzen baititu eraginkortasunari dagokionez

Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE) herritarren parte hartzerako prozesu bat abian jarri du gaur, onetsiko duten Adikzioei buruzko Legeari buruzko iritziak jakitearren, arauketari garrantzi handia ematen baitzaio eta Gobernuaren testuak zalantza handiak sortzen baititu. Kontsultatzeko epean, Euskal Sozialistek eragindako taldeen, profesionalen, adituen eta, oro har, herritarren iritziak jasoko dituzte, eta herritarrentzako inkesta baten bidez egin ahal izango da

Adikzioen Legean herritarrek parte hartzeko prozesua
Adikzioen Legean herritarrek parte hartzeko prozesua

Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE) herritarren parte hartzerako prozesu bat abian jarri du gaur, onetsiko duten Adikzioei buruzko Legeari buruzko iritziak jakitearren, arauketari garrantzi handia ematen baitzaio eta Gobernuaren testuak zalantza handiak sortzen baititu.  Kontsultatzeko epean, Euskal Sozialistek eragindako taldeen, profesionalen, adituen eta, oro har, herritarren iritziak jasoko dituzte, eta herritarrentzako inkesta baten bidez iritzia eman ahal izango dute.

Iritzi guztiak hartuko dira kontuan, baita Euskadiko Legebiltzarrean agerraldia egingo duten pertsona eta taldeena ere, Legebiltzar taldeak lege proiektuari aurkeztuko dizkion zuzenketetan. Taldearen jarrera azalduko da horien bidez. Euskal Sozialistek ondo aztertu dute Eusko Jaurlaritzak urtarrilean Legebiltzarrera bidalitako testua, eta zenbait gabezi antzeman dituzte. Hori dela eta, dagokion lantaldean agertzeko eskatu du aldaketa-proposamenak egin aurretik (proposamen horiek zuzenketen bidez bideratuko dira).

Astelehenean hasi zen argitzeko prozesua, Osasun Publikoko eta Adikzioen zuzendariaren agerraldiarekin. Horrek, pertsonen osasunerako jarduera integral, prebentibo eta diziplina anitza bilatzen duen legearen printzipioak azaldu zituen. Euskal Sozialistok ere horixe dugu helburu.  Testuak, gainera, gain hartzen du adikzioen arazoa egungo mundu aldakor eta konplexuan, eta behar eta jokaera berriak gaineratu ditu, hainbat arlotan egin beharreko ekintzak eta edukiak jaso ditu (prebentzioa, hezkuntza, familia, lana, komunitatea, adingabeak, kirola, aisia eta denbora librea, judiziala eta segurtasuna, komunikabideak), baina ez du zehazten nork du horiek garatzeko eskumena eta zein baliabiderekin egingo duen.

Sozialistok, gainera, onartzen dugu legeak adingabeak babestu nahi dituela alkoholaren kontsumoaren aurrean, baina kontraesan handia dago hogei gradutik beherako edari alkoholdunen publizitatea baimentzen duelako (kanpokoa zein barnekoa), kirol-instalazio eta -zentroetan ere, eta espazio horietan adingabeak biltzen dira.

Hortaz, asmoak ez dira testuaren artikuluetan jaso, batez ere Gobernuak legea baliogarri egiteko duen ardura besterendu duelako eta beste administrazio eremutara eskualdatu duelako; hori dela eta, legearen eraginkortasuna zalantzan dago. Horixe argi gelditu zen atzoko agerraldian: droga mendetasunean eta gizarte- eta heziketa-proiektuetan aditu diren zenbait pertsona agertu ziren, eta euren ikuspuntua azaldu zuten Euskal Sozialistek eskatuta.

Hori guztia dela eta, PSE-EEren Legebiltzar Taldeak oso kontuan izango ditu iritzi horiek, baita beste talde batzuek eskatu dituzten aditu eta taldeen agerraldien ondorioz jasotakoak eta Internet bidezko kontsulta-prozesuaren bidez lortutakoak ere. Iritzi guztiak zuzenketetan jasoko dira, horiek aurkezteko arauzko epea finkatzen denean.

Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen Legearen aurreproiektua

Beste berri batzuk...

Iruzkinak