Prentsa-aretoa

Berriak

Araban eta Gasteizen PPk dituen murrizten eta politika xenofoboen aurrean “altxatzea” eskatu dio Mendiak PSE-EEri

PSE-EEren Gabonetako Festan parte hartu du Arabako Sozialisten idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin batera

Arabako PSE-EEren Gabonetako Festa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Arabako PSE-EEren Gabonetako Festa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Javier De Andres eta Javier Maroto “PPren politika malkarrenen eta antisozialagoen ordezkari" direla esan du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak eta, gainera, enplegua sortzeko eta ekonomia berpizteko neurri positiborik hartu ez dutela deitoratu die.  Horrez gain, azken bi hilabeteotan Gasteizen eta Araban agintari biek bizikidetza dinamitatu duela dio, etorkinen eta gizarte-babes sistemaren inguruan hainbat aurreiritzi sortuz eta zenbait estereotipo bultzatuz, eta “kanpaina lotsagarritzat jo du” Mendiak.

Jarrera horren aurrean, Mendiak Euskal Sozialisten funtzioa nabarmendu du, "politika egiteko beste modu bat dagoela" erakutsi baitute, hots, euren iritziak aldeztuz baina elkarrizketari eta elkar ulertzeko aukerari uko egin gabe.  “Erakutsi berri dugu Eusko Jaurlaritzarekin lortutako aurrekontu-akordioaren bitartez. Horri esker, 185 milioi euro gehiago izango ditugu behar handiagoak dituztenei laguntzeko, enplegua sustatzeko, gizarte-politikak bermatzeko eta hezkuntza eta osasuneko zerbitzu publikoekin jarraitu ahal izateko", gaineratu du.

Mendiak PPko presidente Arantza Quiroga kritikatu du; izan ere, Sozialistek “esklusibotasunaren baldintza” jarri dutela aurrekontua negoziatzeko esan du.   “Jarritako baldintza bakarra ondokoa izan da: murrizketak geldiaraztekoa, klase ertainei itotzen ez jarraitzekoa, enpresa eta langileei laguntzekoa", azaldu du agintari sozialistak. Bere ustez, Quiroga Gobernuaren Euskadiko ordezkari moduan jokatzen du, eta azken urteotan herritarren artean sufrimendu handia sortu du aipatutako gobernuak”.  “Euskadirekiko konpromisoa dugu, eta Quirogak zerbait egin nahi badu Euskadiren alde, utz diezaiola Rajoyren murrizketen jarraitzaile izateari eta lagun dezala sortutako zauri politikoak sendotzen", azpimarratu du.

Gabonetako festa

Idoia Mendiak parte hartu du lehendabiziko aldiz Arabako PSE-EEren Gabonetako Festan, lurralde horretako Euskal Sozialisten idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin, eta Arabako alderdiko agintari garrantzitsu batzuekin batera, hala nola, Txarli Prieto, Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagai Maite Berrocal, Jesús Loza, Patxi Lazcoz edo Natalia Rojo.

Urte bereziki bizi honetan egin duten lana eskertu die Mendiak militanteei, gauza asko gertatu baitira: Europar hauteskundeak ,PSOEren primarioak, barne-egitura guztien berrikuntza... “Eskerrik asko zuen militantzia hautsiezinagatik", esan die.

Mendiak gogoratu duenez, datorren hauteskunde-urtea “haraindikoa" izango da, PSEk asko duelako jolasean Gasteizen eta Araban, baita Estatu osoan ere, eta “Rajoyren desgobernuaren hasiera eta urte zail batzuen ostean biziberripen sozialistaren hasiera izango delakoan dago”

Bestalde, Arabako Sozialisten idazkari Cristina Gonzalezek 2015. urteari ondokoa eskatu dio: "Gasteizi eta Arabari zerbait ekarri beharrean, kentzeko.  Rajoy, Urkullu, Javier De Andrés eta Maroto kentzeko, lan-erreforma kentzeko, mozala legea kentzeko, biziberritzearen inguruko propaganda, genero-indarkeria, etxe-kaleratzeak, murrizketak, ustelkeria, arrazakeria eta xenofobia, elkartasun eza kentzeko", salatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak