Prentsa-aretoa

Berriak

Arantza Tapiak Euskadin bete ez duen programa “saldu duela” Mexikon salatu du PSE-EEk

“Zergatik ez dago abian gazte profesionalak itzularazteko programa, iaz sozialistek adostutakoa?”, galdetu du Vicente Reyesek

Vicente Reyes, Eusko Legebiltzarrean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Vicente Reyes, Eusko Legebiltzarrean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistak Garapen Ekonomikoko sailburuari, Arantza Tapiari, galdera  bat aurkeztu dio, eta galdera horren bidez ondokoa kritikatu du: “Mejikora joan da Euskadin garatu behar zuen programa bat ekimen aitzindari gisa saltzera”.  Zehazki, atzerrian lan egin duten euskal gazte profesionalei itzultzen eta euskal enpresek kontrata ditzaten laguntzeko plan bat.

Galderaren bidez, Vicente Reyesek gogoratu du sailburuak urriaren 29an Queretaro mexikar hirian iragarri zuela sailean proiektu pilotu aitzindari bat abian jarriko dutela atzerrian lan egiten duten euskal profesional gazteak etxera "itzul ditzaten". Horretarako, euskal enpresei pizgarriak emango dizkiete gazte horiek kontrata ditzaten, gazteen trebakuntza eta nazioarteko esperientzia baliatu ditzaten.

Baina aipatutako programa “aitzindaria” jasota zegoen dagoeneko Ekonomia eta Enplegua Biziberritzeko Akordioan, 2013an PSE-EEk, Eusko Jaurlaritzak eta EAJk sinatutakoan.  “Enplegurako neurriak” kapituluan (25. orrialdea) ondoko konpromisoa finkatu zen:

“5. Lankidetza publiko eta pribaturako estrategia bat garatzea, nazioartean lan egin duten gazteek Euskadira itzultzen direnean kalitatezko enplegua izango dutela bermatzearren”.

2014ko aurrekontuek ekimen hori jaso behar zuten eta, izatez, Eusko Jaurlaritzak urtarrilean onetsitako 2014-2016rako Enplegu Planak, Gazteen Enplegua Sustatzeko Jarduera-ardatzean, eta “Gazteen talentua" epigrafearen (80. orrialdea) barruan, ondokoa jaso zuen:

  • “Gazteen itzulerako programa, nazioartean lan egiten duten gazteek Euskadira itzultzen direnean kalitatezko enplegua izateko aukera izango dutela laguntzeko".

Legebiltzar sozialistak kritikatu duenez, 13 hilabete igaro dira ekimena proposatu zutenetik, eta Ekonomiaren Garapenerako Sailak ez du urrats garrantzitsurik eman ekimena abian jartzeko. “Gainera, horren bidez argi ikusten da PSE-EErekiko Akordioa ez dutela bete, euskal sozialistok behin eta berriz salatu dugunez. Gainera, Eusko Jaurlaritzak onartu egin du, eta datozen ekitaldietan aplikatuko duela esan du".

“Baina sailburuak ez du arazorik izan eta Mexikon ideia apurtzaile gisa saldu du; hala ere, ez du zehaztu noiz jarriko duten abian, baina gazte askok dagoeneko programa baliatu beharko lukete atzerrian lan egin ondoren gure enpresetan lan egin nahi badute", gaineratu du Vicente Reyesek.

“Berriz ere ikusi dugu nola publizitateak eta marketinak ordezkatzen duten Gobernu honen kudeaketa eta ekintza-efikazia.  Iragartzen dituzte behin eta berriz abian jartzen ez dituzten zenbait talka-plan”.

Legebiltzarreko ekimenean Vicente Reyesek zenbait galdera egin dizkio sailburuari idatziz erantzun ditzan.  Ondokoak, besteak beste: zergatik ez dute zer egin 2014ko irailean jasotako talentuak itzularazteko programa?, noiz egingo da deialdia eta zein aurrekonturekin? eta zenbait kontratu sustatzea aurreikusi dute programa baliatuko duten gazteekin eta zein pizgarri izango dituzte?

Beste berri batzuk...

Iruzkinak