Ares: “ETAko presoen etorkizuna, presoen eskuetan dago”

Rodolfo Ares legebiltzarkide sozialistak gaur Eusko Legebiltzarrean esan du “ETAko presoen etorkizuna, presoen euren eskuetan dagoela, eurak baitira gizarteratzeko helburu dituzten erabakiak hartu behar dituztenak”; eta EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagari proposatu dio bere taldeak presoei adieraz diezaien bide horretatik joateko. Gainera, EAJko bozeramaile Joseba Egibarri gogoratu dio bere alderdiak hasiera-hasieratik ETAko presoak sakabanatzeko politika sustatzearen alde egin zuela. “Onartzen dugu denok dugula aldatzeko eskubidea, baina hala egiten badute, zorroztasun apur batekin egin”, esan du legebiltzarkide sozialistak Egibarren inguruan.
EH Bilduk sakabanaketaren aurka aurkeztu duen ekimen baten ondorioz sortutako eztabaidan, Rodolfo Aresek labur hitz egin du eta esan du “badagoela presoak gizarteratzeko bide egiaztatu bat, “Langraiz bidea" edo, orain “Zaballa bidea” deitzen dutena”.
Bestalde, eta gaurko eztabaida errepikakorra dela ikusita, Rodolfo Aresek bakarrik esan du sozialistek jarrera bera dutela espetxe-politikari dagokionez, “dagoeneko Patxi López lehendakariak finkatu zituen aurreko legegintzaldian”; gainera, Talde Sozialistak aurkeztu duen osoko zuzenketaren bi puntuak gogoratu ditu.
Lehenengoan Legebiltzarrari eskatzen diote Kondenatutako presoei edo terrorismo delituengatik epaiketaren zain daudenei eskatzen zaie, ETArekiko harremana era batez eta publikoki hausteko eta espetxe-legalitatea gain hartzeko, gizarte demokratikoan bizi eta birgizarteratzeko aukera izan dezaten".
Bigarrenean, aldarrikatzen dute “adostutako espetxe-politika dinamiko eta malgu bat, gizarteratzean, legearekiko errespetuan eta gure legeen oinarri diren giza printzipioetan oinarritutakoa”.