Ares: "Hauteskunde hauetan, eskuinak edo ezkerrak irabaziko du, ez dago erdiko biderik"
Euskal Sozialistek hauteskunde-kanpainan herritarrei adierazi nahi izan zioten “gure bizitzan oso garrantzitsuak direla Europan hartzen diren erabakiak”

Maiatzaren 25ean Europako Parlamentua aukeratuko dugu; Parlamentuak inoiz baino eskumen gehiago izango ditu eta, lehendabiziko aldiz, Batasuneko presidentea aukeratzeko gaitasuna izango du. Baina, batez ere, Europako hauteskundeetan aukeratuko dugu nork nahi dugun Europan gobernatzea: murrizketen eta kontrolik gabeko merkatuen aldeko eskuina, edo merkatuak kontrolatu nahi dituen, herritarren Europa aldezten duen ezkerra. Ideia hori buruan dutela irtengo dira kalera maiatzaren 25eko hauteskundeetarako PSOEko zerrendetan diren PSE-EEko euskal hautagaiak, eta herritarrei ulertarazi nahi diete “ez dago hirugarren biderik edo aukerarik, eskuinak irabaziko ditu hauteskundeak, edo ezkerrak irabaziko ditu”, azaldu du Euskal Sozialisten Antolakuntzako idazkariak, Rodolfo Aresek.
Datorren ostegunean, martxoaren 8an, Euskal Sozialistek “kaleko” kanpaina hasiko dute, eta PSOEko zerrendan sartutako 4 euskal hautagaiek, Ramón Jaureguik, Eider Gardiazabalek, Ekain Ricok eta Maider Lainezek parte hartuko dute. Gainera, zenbait ekitalditan, idazkari nagusi Patxi Lopezek edo Bizkaiagatik diputatu den Eduardo Madinak ere hartuko dute parte. Biek, Euskadiko kanpainaren ekitaldiak, Espainiako gainontzeko kanpainakoekin koordinatuko dituzte.
15 egunez, Euskal Sozialistek hiru karabanetan (lurralde bakoitzean bat) Euskadiko hiri eta herri nagusiak bisitatuko dituzte, eta sozialisten proposamen nagusiak jakinaraziko dituzte. Proposamen horien bidez, Europan benetan kezkatzen gaituzten gaietan kokatu nahi dute eztabaida: nola sortu enplegua, zer fiskalitate behar dugun gure ongizateko estatuarekin jarraitzeko, herritarrak zahartzen diren heinean nola jarraitu pentsioekin eta zer migrazio-politika nahi dugun. “Gai horien inguruan galdetu behar diegu herritarrei. Eta ez gure lurraldea zatikatzeari buruz, edo Estrasburgon ikurriña edo dena delako jartzeari buruz”, Nabarmendu du Radolfo Aresek. Gainera, esan du euskal nazionalismoa “norabiderik gabe” dagoela Europaren erronken aurrean, Europara baitatoz “proposamen bakar batekin, kontsultarenarekin".
Euskadin egingo dugun hauteskunde-kanpainaren gertaera nagusiak:
Datozen 15 egunotan 200.000 liburuxka banatuko ditugu, esku-artean duzuen hori, alegia.
Liburuxka horrek, Europaren gerorako 25 neurri zehatz jaso ditu.
Eta beste neurri batzuekin zabalduko dugu, guztira ehun izango dira. Horiek guztiak, kanpainan banatuko dira egunkari baten bidez.
Gainera, Elena Valencinok, Ramón Jaureguik eta Eider Gardiazabalek laguntza eskatzeko idatzitako eskutitza bidaliko diegu herritar guztiei.
Hiru karabana Euskaditik ibiliko dira, herritarrekin ekitaldi eta topaketa txiki batzuk egingo dituzte datozen 15 egunotan.
Euskadi mailan egunero jarduera edo mitin bat izango da, eta seguru aski, interes handiarekin jarraituko duzue.
Sarean jarduera bizia izango dugu, teknologia berrien bidez.
Maiatzaren 18an, igandea, Euskal Sozialisten ekitaldi nagusia, Arrosaren Jaia, Durangon. Elena Valenciano han izango da.
Beste bi mitin egingo ditugu:
Maiatzaren 10ean, larunbata, Donostian, Alfredo Pérez Rubalcabarekin.
Maiatzaren 22an, Barakaldon, mitina hautagaiekin eta Eudardo Madinarekin eta Patxi Lopezekin.
Kanpaina maiatzaren 23an, ostirala, Gasteizen, amaituko dugu, eta gure hautagaiek, Ramón Jaureguirekin eta Patxi Lopezekin, hartuko dute parte.