Prentsa-aretoa

Berriak

Ares: "Ibarretxek bere desinformazio kanpainarekin jarraitu du, nahiz eta jakin kontsulta geldiaraziko zela"

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko etxeei papertxoak igorri ditu, Konstituzionalak suspenditu duen kontsultarako

    KOMUNIKATUA

   Antolamenduko Idazkari eta PSE-EE-ko Bozeramaileak, Rodolfo Ares, salatu du Eusko Jaurlaritzak egiten hasi den buzoiraketa masiboa, kontsultaren galderekin, hurrengoko urriak 25-an egitea nahi zutena, baina Auzitegi Konstituzionalak suspenditu duena. “Harrigarria da benetan, Eusko Jaurlaritzak zergadun guztien diruarekin egiten duen aldeko erabilera”, adierazi du.

   “Ibarretxek eta euskal hirukoak bazekiten kontsulta Auzitegi Konstituzionalak geldiaraziko zuena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Legea agertu bezain laster, hala esan zuen hasieratik Gobernu sozialistak. Hala ere, ez da eragozpen bat izan eurentzako milaka euro eskubeteka botatzea desinformazio kanpainia baten, herritarrak informatzea ez denean bere helburua”.

   “Honela kudeatzen du Ibarretxek “autogobernua” , berak dioena blokeatua dagoena Zapatero lehendakariaren borondateagatik?”, zuzendari sozialistak galdegin da.

   “Ibarretxe euskaldunak konfunditu nahi ditu, eta horretarako diru publikoa erabiltzen du. Hau da adibide argiena jakiteko benetan nork geldiarazten duen euskal autogobernua, Gobernu hau da, hiritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko kudeatu beharrean, baliabide guztiak erabiltzen ditu bere alde eta bere interesen alde, ordea”.

   “Ibarretxeren Gobernuak izan duen prisa desinformazio kanpainia hau martxan ezartzeko, faltsua eta maula dena, baieztatzen du Eusko Jaurlaritzak duen harrokeria eta urduritasuna eta gauza guztien gainetik hauteskundeko eta propagandazko asmoa dutela”.

   “Ibarretxek atzeratu du Kontsultaren Legearen kaleraketa EHAA-n bere interesengatik eta orain, bere interesetan oinarriturik, publizitate kanpainia martxan ezarri du inolako zorroztasunik gabe eta asmo bakarrarekin, bere asmoen eta obsesioen publizitatea egitea”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak