Ares “pozik dagoela” dio ustez hura eta Patxi Lopez hil nahi izan zituen ETAko kidea atxilotu dutelako
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohia harro dago Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuko kide izan delako, gobernu horrek lagundu baitzuen “terrorismoaren basakeriari buruzko berriak iraganeko amets gaizto bihurtzen”

PSE-EEko Antolakuntza eta Koordinazioko idazkari eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohiak, Rodolfo Aresek, ondokoa adierazi du Tomás Medina Echevarría, ustez ETAko kide dena, Bizkaian atxilotu izanari buruz galdetu diotenean; izan ere, 2010ean Patxi López Lehendakaria eta Ares bera hiltzen saiatu zela leporatzen diote:
“Atxiloketaren inguruko berriak bi gauza gogorarazten dizkigu. Bat, orain dela gutxi herrialde honetan antolakunde batek hil egiten zituela bere helburu politikoetarako oztopotzat jotzen zituen pertsonak, eta beste batzuek hori onartu eta, batzuetan, txalotzen zutela. Eta gogorarazten digu, halaber, zorionez garai ilun hori atzean utzi dugula. Oso harro nago Patxi Lopezen gobernuaren kide izan naizelako, lagundu baitzuen, beste batzuen laguntzarekin, terrorismoaren basakeria iraganeko amets gaizto bihurtzen".