Aresen hitzetan, sindikatu nazionalisten jarrera "harrigarria" da
"Zabaltasuna" eta Eusko Jaurlaritzak krisialdiaren aurkako neurriak aurkez ditzan "itxaroteko" eskatu die
BILBAO Rodolfo Ares, PSE-EE aren Antolakuntza Idazkariak, sindikatu abertzaleak, " EAJ.ak Patxi Lopezen hurrengo gobernuari arnasa hartzen ez uztearen jarrerara gehitu direla" hausnartu du; gaur goizean, eta krisialdiak lanpostuak deusezten dituela salatzeko helburuarekin, datorren maiatzak 21.an greba orokorrerako egin duten deialdia egitean. Gainera, "ikuspuntuan zabaltasuna" eskatu die eta euskal gobernuak "mahai gainean krisialdirako neurriak jartzera itxoitera" deitu die. Punto Radiori eskeinitako elkarrizketa batean, Aresek "harrigarritzat" jo zuen zentral abertzaleek "greba orokor hori gorde nahi izatea" Patxi Lopezek lideratuko duen euskal Gobernu berria sortu eta egun batzuk gerorako. "Egoera hementik hara aldatuko balitz bezala. Hilabete asko daramatzagu krisialdi larriko egoeran eta uste dut herritarrek espero dutena ikupuntu zabaltasuna eta erantzunkizuna dela, guztiek lanari ekin diezaiogula, bereziki Patxi Lopezek behin baino gehiagotan iragarri duenean bere borondatea eta hartuko dituen lehenengo erabakiak, enpresari eta sindikatuei deia luzatzea izango dela krisialdiaren aurkako benetako talka plana egiteko" esan zuen. ENPLEGUAREN MANTENTZEA Zentzu honetan, buruzagi sozialistak azpimarratu zuen Exekutibo autonomoa dela " enpresei eta familiei laguntzen diena, azpuegiturak aureratzen dituen benetazko talka plana egiteko bere esku dauden baliabide guztiak erabiltzen dituena, eta enplegua sortu eta mantentzeagatik apostu egiten duena" "Badirudi, sindikatuak, kasu honetan nazionalistak, beste abertzeleek agertu duten jarrerari gehitzen zaizkiola, kasu honetan EAJ.ak Gobernuari arnasa hartzen ez uztearena" seinalatu zuen. Bere iritziz, " ikuspuntu zabaltasun haundiagoa eta erantzunkizun gehiago izan beharko lukete, gutxienez, Patxi Lopezen gobernu berriak mahai gainean jartzen dituen neurriak ezagutzera itxoin" ." Eta edozein kasutan, egin beharreko proposamenak, mahaira eraman ditzatela , hitzarmen mahai horretara deituak izango bait dira" agertu zuen.