Prentsa-aretoa

Berriak

Argentinan izapidetzen ari diren frankismoaren aurkako kereilari babesi adierazi diote Euskal Sozialistek

Foto Irekia-Gobierno Vasco
Foto Irekia-Gobierno Vasco

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak bat egin du Ganberaren ondoko ekimenarekin: frankismoan egindako krimenen aurka Argentinan irekita duten kausarekin bat egitekoa. Espainiak ezin izan zuen gai horrekin jarraitu Garzón epailea gaitasun gabe utzi baitzuten.


Giza Eskubideen bozeramaileak, Mikel Unzaluk, osteguneko osoko bilkuran gogoratu du Espainiako Errepublikaren botere legitimoaren aurkako estatu-kolpe militarraren ondorioz —eta horren ostean guda zibila eta Frankoren diktadura jasan genuen— zenbait krimen burutu zirela baina “demokraziarako igorpena zein testuinguru historikoan eman zen kontuan izanik, bidegabekeria pairatu zutenei onarpena egiteko, birgaitzeko eta konpentsatzeko beharrarekin batera, bakeak egiteko nahia zegoela".  Azaldu duenez, “bat etortzeak ez du ahaztu direla esan nahi.  Esan dezakegu, eta seguru aski arrazoia izango genuke, bizikidetza errazteko helburuarekin biktimak babes gabe utzi zirela”.


Unzaluk gogoratu du biktima horiekiko onarpena “asko atzeratu zela”, eta batzuek uste dutela onarpen hori ez dela nahikoa.  Nabarmendu duenez, “Memoria berreskuratzeko aplikatu den intentsitatea edozer izanda ere, sozialistek ez diogu inoiz gertatutako guztiari buruzko egia ezagutzeko, konponketa duina egiteko eta berriz ez gertatzeko bermeak finkatzeko aukerari uko egin.  Jakin badakigu hori guztiaren defizit mingarriena, krimen horien zigorrik gabe gelditu direla dela.  Hori dela-eta, María Servini de Cubría magistratuaren ekimenaren alde egingo dugu, bere egunean Baltasar Garzón juristaren ekimenaren alde egin genuen moduan”, nabarmendu du.

 Hori guztia dela-eta, “justizia egiteko” Argentinan izapidetzen duten kereilaren alde egiteko eskatu du eta Espainiako Gobernuari ”hori egiten laguntzeko eta haren diligentziak ez oztopatzeko” eskatu dio.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak