Arriola: “PSE-EEk ez ditu hauteskundeei begira egindako zerga-berrikuspen engainagarriak onartuko”
“PPren proiektuak limosnak ematen dizkie errenta txikienei diru asko dutenentzako egin diren beherapen handiak ezkutatzeko, kritikatu du Ińaki Arriolak
“Sozialistok oso adi egongo gara baterako lurraldean PPren gobernuak aurkeztu duen zerga-erreformaren edukiak Euskadira ekartzeko saioren aurrean. Hauteskundeei begira egindako proposamen engainagarria da; ez die Estatuaren beharrei erantzuten, baizik eta diru asko dutenei mesede egitea du helburu”, ohartarazi du Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriolak.
PSE-EEren ustez, une honetan ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-erregimena berrikusteko beharrik; izan ere, PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga "iazko udazkenean aldatu baitziren, eta oraindik ez dugu aldaketa horien ondorioak zein izango diren ikusteko astirik izan". Hala eta guztiz ere, Iñaki Arriolak aipatu duenez, “ez diegu utziko Euskadin aplikatutako erreforma urardotzen —gure ustez, erreforma hori minimoen erreforma izan zen— Rajoyren gobernuak iragarritako zerga-beherapenen amuarekin”.
“Ez da egia familien zamak eta errenta txikienak arinduko dituztela. Trukua ondokoa da: diru-sarrera txikiak dituztenei txanpon gutxi batzuk ematea diru gehiago dituztenei emango zaien oparia ezkutatzeko, kapitaleko errentetan eta PFEZren tarifan beherapen handiak egingo baitizkiete. Beheko klasekoen eta klase ertainekoen zergetatik aurrezten dutena, baterako ordainketa bikoiztuz eta zerbitzu publikoak debaluatuz orainduko dute", gaineratu du Arriolak.
Ber eustez, PPren erreformak ez du ekoizpen-ekonomia sustatu eta zerbitzu publikoekin jarraitu nahi, “horren helburua, hauteskunde-bezeroei soilik mesede egitea da". “Rajoyk ez du bere programa bete, zergak beheratuko zituela esaten baitzuen, eta orain hauteskundeei begira jokatu nahi du, baina herriaren eta ekonomiaren beharrak aintzat hartu gabe”, aipatu du Iñaki Arriolak. “Oso adi egongo gara, edozein aitzakia erabilita, PPk baterako lurraldean sartu nahi dituen aldaketak Euskadira ekarri nahi dituztenekin".
“Ez dugu hori onartuko. Lehenengo eta behin, oraindik ez dakigulako zein diren Euskal Autonomia Erkidegoan adostutako erreformaren emaitzak. Erreforma hori, zerga arloan dituen eskumenak erabilita egin genuen, eta arauen aplikazioaren zein zerga-iruzurrari aurre egitearen ingurukoa da. Eta bigarrenik, PPren gobernuak iragarritakoa oso urrun dagoelako efizientziaren, progresibotasunaren eta, bagez ere, justiziaren irizpideetatik; horiexek izan ziren Euskadin adostutako erreformaren oinarriak”.