Arriolak baietsi du Sozialistok “baino ezin dugula eskuina geldiarazi”
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, IÑAKI ARRIOLAK, gaur goizean Donostian liburuxkak eta arrosak banatu dituenean, baietsi egin du sozialistek baino ezin dutela eskuina geldiarazi, eta Europan hazkunderako eta aurrerapenerako aukera bat eskaini.
Sozialisten helburua, hauteskundeak irabaztea eta pertsonen arazo ekonomiko eta sozialak ebazteko moduko konponbideak abian jartzea dela esan du. Horretarako, “sozialistok kalera irten gara boto bakoitza lortzeko eta Alderdi Popularrari esateko nahikoa dela".
Bestalde, agintari sozialistak esan du Rajoyk hauteskunde hauek plebiszitutzat jo dituela eta, horregatik, maiatzaren 25a herritarrok “aukera izango dugu” PPri ezetz esateko eta, gainera, eskuinak sustatutako murrizketen eta langabeziaren politikak aldatzeko. Hori dela eta, hautestontzien eta ezkerreko pertsona progresisten botoen indarrarekin, denok batera, PPk eskubidea keta askatasunak murrizteko abian jarri dituen politikak geldiarazteko gai izango garela uste du.
ARRIOLAK esan du “larrialdi-egoeran” gaudela, langabezi kopuru handia baitugu. Hori dela eta, sozialistek Europara iristen direnean egingo duten lehenengo gauza “Marshall plan berri bat" izango da, inbertsio plan bat, langabetu kopuru handiagoa dagoen eremuetan galdutako lanpostuak berreskuratu ahal izateko eremu publikotik.
“Alderdi Popularrak langabezia eskulan merkea sortzeko aukera dela uste badu ere, sozialistok uste dugu langabezia dugun arazorik handienta dela”, esan du ARRIOLAK; horrez gain, PSOEren eta PPren arteko aldea nabarmendu du.
“Hauteskunde-kanpaina honetan”, azaldu du, “PPrekiko desberdintasun politiko eta ideologiko handia dugula erakustea izango dugu helburu, ez garelako gauza bera”. Ildo horretatik, herrialde honetako eskuinak sozialistek eraikitako hausten dutela esan du.
