Prentsa-aretoa

Berriak

Arriolaren hitzetan, PP eta PSE lanean ari dira "berrikuntza gobernuari egonkortasuna emateko helburuarekin"

"Herrialdearentzako komenigarriena EAJk oposizio arduratsua egitea da"

BILBO Gipuzkoako PSE-EEko Idazkari Nagusiak, Iñaki Arriola, atzo azpimarratu zuen sozialistak eta popularrak lan egiten ari direla "Aldaketako Gobernuak, etorkizunean, egonkortasuna edukitzeko, Patxi López buru izango duena". "Ohikoa da, kontaktua prozesuan, bakoitzak bere interesak defendatzea. PPek argi du garrantzitsua izango dela hurrengoko urteetan, bere 13 legebiltzarkideekin, eta bide horretan, ahal duten gehiena lortu nahi dute", gehitu zuen. Radio Euskadiri eskeinitako elkarrizketan, Arriolak egiaztatu zuen PP eta PSEren arteko akordioa "landua dagoela" eta bihar bi alderdien arteko ordezkariek edukiko duten bileran horretan "aurreratuko" dute. Beraretzat, PSE-EEk edukitzea "behar den zentralismoa paktatzeko bai nazionalistekin, bai PPkin, bai EBkin, etabar, politika bizkortu eta indartzen du". Aldi berean adierazi zuen, "herriak behar duena" da EAJak "ardurazko oposizio bat egitea, behintzat PSE-EEk egindako ardura erdiarekin, Eusko Jaurlaritzatik kanpo egon denean". Zuzendari sozialistak gogoratu zuen PSE-EEk erraztu duela "azkenengoko urteetako lege garrantzitsuenen onarpena eta baita Euskadiko aurretuak onartu ditu". Gobernuan "funtsezko aldaketa" egongo dela azpimarratu ondoren, batzuek diote legealdia motza izango dela baina berak ziurtatu du "ez dela ala izaten". "Ziur nago aldaketa nabarituko dela herri honetan, gauzak hobetuko direna eta lau urte barru herritarrek euren kondifantza eskeiniko digutela Euskadiko gobernuan jarraitzeko lan egiten", zehaztu zuen. ARABAKO FORU ALDUNDIA Gipuzkoako sozialisten liderrak EAJri leporatu dio hitz egitea besteek Arabako Aldundia erabiltzen dutela "ez dakit zer txantai edo maniobra politikoak egiteko", Araban "eurok hirugarren indarra direnean" eta hala ta guztiz ere, foru aldundiko gobernua dute. "Orain, logikoa denez, negoziazio mahaiaren lana da ziurtatzea aldaketaren Gobernuko egonkortasuna eta ez da arduratzen beste gauza batzuetaz. Horrek ez du esan nahi gero gauzak horiek ez direnik aztertuko. Oraingo politikan dena posible da matematikak alternatiba parlamentarioak egiteko aukera ematen badizu", azaldu zuen. Onartu ondoren gobernatu behar dutela hiru aldundiak EAJren esku egonda, Arriolak ziurtatu zuen erakunde hauek "direla direnak eta herri honetan erakunde ahulak dira, egonkortasunaren aldetik". "Ezin da besteak mehatxatu egonkortasunaren gaiarekin, eurok daukaten erakundeek hain ezegonkorrak izanda", gehitu zuen. Aldi berean azpimarratu zuen PSE-EEk "Gobernuan eta oposizioan arduraz dihardu du" eta azaldu du, orain baieztatuko da EAJ "oposizioan inoiz egon ez dena" bide berdina jarraitzen duen edo ez. "Espero dugu oposizio neurritsua egitea, egiteko garaia delako", zehaztu zuen. EUSKERA Iñaki Arriolak ziur agertu da esatean "elebidun gizarte bat lortu behar dugu", beraz, euskera eragin behar da baina "askatasunarekin". "Batzuetan, Gobernuak gauzak derrigortu ditu eta lortu nahi izan ditu inposaketaren bidez eta hala gauzak zailatu egiten dira bakarrik" zehaztu zuen. Zentzu honetan ziur dago "politika ezberdin bat egin behar da, elebiduntasunean aurreratu behar da baina askatasunarekin eta euskara maitatuz". Iñaki Arriolak itxaropena du legealdi hau "garrantzitsua izatea pakearen bidean" zeren, "herri honek edatea bezain beharrezkoa du". "Euskadin, herritarrek jasan duten biolentzia eta jasaten ari garena zama handiegia da" gehitu zuen. Bide honetan ziurtatu zuen "aukera larregi galdu dira, min asko egin da eta bizitza ugari galdu dira bidean". "Espero det urte hauek funtsezkoak izatea pakearen bidean aurreratzeko" berresan zuen. Gainera ziurtatu zuen, Batasuna eta ezker abertzaleak "oso errez dutela" egin behar duten bakarra da "ETAtik baztertu" eta esan "honaino heldu direla, denbora dela armak eta pistolak uzteko eta herri honi ezin diotela min gehiago egin"."Jaramonik egiten ez badiete esan behar dute: 'honaino heldu gare eta zuetatik autordeterminatzen gara'" azpimarratu zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak