Autogobernuaren Lantaldean PSE-EEk Gernikako Estatutua eguneratzeko proposamenaren alde egin du
Eusko Jaurlaritzan osatutako Autogobernuaren Lantaldean, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak PSE-EEk aurkeztutako proposamena aldeztu du, hots, Gernikako Estatutua eguneratzeari ekin eta autogobernua euskal gizartearen benetako beharren arabera hobetzekoa.
Isabel Celaá legebiltzarkideak izan du proposamen sozialistaren filosofia eta edukia aurkezteko ardura, eta berrogeita hamar bat orrialdeko lan baten bidez, Lantaldean egindako aginduari erantzuten dio aipatutako proposamena: Estatutuaren esperientzia ebaluatzea eta eguneratzeko proposamenak egitea.
“Sozialistok" argi dugu autogobernua ez dela berez helburua, ezta independentziara iristeko bideko geltoki bat ere. Gure ustez, gizarteari zerbitzu hobeak eskaintzeko bide bat eta bizikidetzarako eta aurrerapenerako esparru bat da; ongizatean, berdintasunean eta elkartasunean aurrera egiteko biderik egokiena da”.
Euskadirentzat Estatutuak zer ekarri duen eta horren inguruko indarraldia azpimarratu ondoren, legebiltzarkide sozialistak egunean jarri beharreko proposamen zehatzak aztertu ditu: Konstituzioa berritzea zentzu federalean, eta horrek nahiko ebatziko lituzke garapen autonomikoan sortutako disfuntzioak, edo zuzenean Estatutuaren aldaketari ekitea.
“Sozialiston uste”, azaldu du Celaak, “Gernikako Estatutua eguneratzea da Estatutua sortu zuen eta komunitate bihurtu gintuen itun hirukoitza berritzea datozen hamarkadatarako. Bestela esanda: zenbait nahi eta identitate politiko dituzten euskal herritarren arteko ituna; Euskadiko lurraldeen arteko ituna, eta Euskadi eta Espainiaren arteko ituna”. “Gure ustez, autogobernua jendeak ongizatearen eta aurrerapenaren eremuan egiten dituen eskaerei erantzuteko tresna bat da, ez da osaketa politikoen nahi politikoei erantzuteko tresna bat”, azpimarratu du Isabel Celaak.