Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako hautagai-zerrendak egiteko prozesua hasi da
Uztailean zerrendak onesten direnean, hauteskundeen planifikazioa amaituko da. Planifikazioa Idoia Mendia aukeratu eta programa idatzi zenean hasi zen
Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalak abian jarriko du uztailaren 6an, asteazkenean, hauteskunde-zerrendak egiteko prozesua udazkeneko hauteskunde autonomikoetarako. Kongresuen arteko organo gorenaren ez-ohiko bileran, PSE-EEk aste honetan onetsiko du Eusko Legebiltzarrerako hiru lurraldeetako hautagai-zerrendak egiteko egutegia.
Aplikagarri den arautegiaren arabera, Euskal Sozialisten tokiko taldeek batzarren deialdia egin behar dituzte uztailaren 11tik 17ra bitartean. Militanteek orduan proposatu beharko dituzte zer kidek osatuko dituzten hautagai-zerrendak. PSE-EEko probintzietako zuzendaritzak uztailaren 18an bilduko dira zerrendak onesteko; ondoren Zerrenden Batzordeak onetsi beharko ditu, eta gero Batzorde Nazionalak. Batzorde Nazionala uztailaren 20an bilduko da. Egutegi horretan, eta organo federalek hautagai-zerrendak berretsi ondoren, Euskal Sozialistek amaitutzat joko dute prozesua.
Euskal Hauteskundeak prestatzen hasi zen orain dela zenbait hilabete, taldeen bilerekin. Bilera horietan 2016ko Hauteskunde-programan bilduko diren proposamen politikoak egin dituzte. Egun hauetan, aipatuta agiria egiten ari dira, eta irailean onetsiko dute behin betiko. Agiriak, gainera, herritarren iradokizun asko bildu ditu, PSE-EEk 815.000 etxetara bidalitako kontsulta baten bidez egindakoak. Euskadin talde politiko batek egin duen inkestarik zabalena da. Gainera, Batzorde Exekutiboa lan-taldeekin eta kolektiboekin bildu da eta haien ekimenak ere jaso dira.
Otsailean Lehendadkari izateko hautagaia, Idoia Mendia, aukeratu zen primarioen sistemaren bidez. Idazkari nagusiak 2.872 abal aurkeztu zituen, behar diren baino bost aldiz gehiago. Prozesuan ez zen beste lehiatzailerik aurkeztu, eta martxoaren 5ean Hauteskunde Bermeen Batzordeak egin zuen izendapena. Martxoaren 12an, Idoia Mendiak bere proposamen politikoaren ildo nagusiak azaldu zituen Euskalduna Jauregian izendatzeko egin zen ekitaldi politikoan.
Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, hautagai-zerrendak egiteko prozesuaren hasiera dela-eta, azpimarratu du hurrengo hauteskunde autonomikoetan Euskal Sozialistek ondokoa lortu nahi dutela: “onenekin” lideratu nahi dute Euskadirentzako berezko proiektu bat, Alderdi Sozialistarena, nazionalismoaren eta eskuineko proiektuen aurrean. Idoia Mendiak ere horixe adierazi zuen izendatzeko ekitaldian.
“Hauteskunde-prozesu bat bizi izan dugu, Hauteskunde Orokorrak, eta horrek baieztatu digu gure ibilbidea ona dela, eta udazkenean joera hori sendotuko dugu. Herriak behar duen ezkerra garela ulertzen duten milaka euskal herritarren konfiantza lortzea espero dugu; geuk baino ez dugu ezkerreko berezko proiektu bat proposatzen, adosteko gai gara, bizikidetzaren eta herritar guztien berdintasunaren alde egiten dugu, eta eskubideen herrialdea eraiki nahi dugu", aipatu du Antolakuntzako idazkariak.
Euskal Sozialisten ustez, gogoratu du Miguel Ángel Moralesek, hurrengo hauteskundeetan “erantzuna eman beharko zaie hainbat erronkari, hala nola, enpleguari, industriaren jasangarritasunari, aukera-berdintasunari, desberdintasunaren aurkako borrokari, herritarren zahartzeari eta oinarrizko zerbitzu publikoen kalitateari (hezkuntza edo osasuna), eta erronka horiek dira PSE-EEren ekintza politikoaren lehentasuna”.