Prentsa-aretoa

Berriak

Azahara Domínguez, JSE-Egaz-eko idazkari nagusi berria

Azahara Domínguez JSE-Egazeko idazkari nagusi izendatu dute; primarioetan emandako botoen % 78 lortu du. Primarioak asteburuan egin dira, Gazteen antolakundearen IX. Biltzarrean

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Biltzarraren amaiera-ekitaldia egingo du; PSOEko Ekintza Politikako idazkaria, Patxi López, JSE-Egazeko idazkari nagusi ohia, Alain Coloma, eta Gipuzkoako Aldundirako hautagaia, Denis Itxaso izan dira biltzarrean

Azahara Domínguez, JSE-Egazeko idazkari nagusi berria
Azahara Domínguez, JSE-Egazeko idazkari nagusi berria

Ramón Rubial JSE-Egaz IX. Biltzarraren hasiera-ekitaldian, Donostiako PSE-EEko egoitzan goizean egindakoan, aipatu du Itxasok hori guztia. Biltzarrean, gainera, Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi izendatu dute Iruneko Azahara Domínguez.

JSE-Egazeko ehunka militantek eta kargudun sozialistak hartu dute parte aipatutako ekitaldian, Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi Iñaki Arriolak, besteak beste, eta Patxi López lehendakariak ere hartu du parte.

Hautagai sozialistak esan du EH Bilduk uste duela ezinbestekoa dela lurralde historikoan gehiengo osoa lortzea, “unionisten" aurrean, baina nabarmendu du Gipuzkoa “agortu egingo dela hainbeste liskarrekin, hainbeste integrismorekin". Beraz, batuketa eta akordioak lortzea ezinbestekoa da.

Itxasok Lopezi buruz hitz egin du eta azaldu du “herritarrak elkarrekiko ametsen eta helburuen inguruan batu nahi dituela, batzuek gipuzkoarren arteko liskarrekin jolastu nahi dutelako era arriskutsuan.  Hori egiteko, zeuk euskaldun guztien aurrean lehendakari gisa izan zenuen jokaera izan nahi dut neuk ere Gipuzkoan.  Liskarrak bilatu gabe, konplizitateak bilatuz, aliantzak sortuz, komunitatean lan eginez eta sektarismoak alde batera utziz”.

“Bilduk egindako lehen kanpaina-ekitaldian —azaldu du Itxasok— Xabier Olanok esan du unionistak garela, eta seguru aski, horren bidez estigmatizatu nahi gaitu.  Baina oker dagoela azalduko diot.  Izan ere, unionista izatea gipuzkoarrak batzeko zubiak egitea bada, unionista naiz.  Unionista izatea aurrera egiteko batzen gaituen horri garrantzia ematea baldin bada, horixe naiz ni, unionista naiz".

“Aski da integrismoarekin, etiketekin, ez da hainbeste guda artifizial egin behar agintean jarraitu ahal izateko.  Eta Bilduk ikuspegi horrekin integrismo hutsa baino ez du erakusten.  Eta diputatu nagusi baldin banaiz, ez naiz gipuzkoarren arteko liskarretara jolastuko, alderantziz. Batzeko egin behar dugu lan”.

Gainera, Gazteen antolakundearen Biltzarrean bildutako gazteei era zerbait esan dio Itxasok.  “Gazte izatea, bizkorra izatea, mundura eta bere arazoetara irekitako ikuspuntua izatea da, eta Gipuzkoak politika pizgarriak behar ditu, hemen bizi eta lan egitea atsegin bihurtzekoak.  Bilduren eta EAJren Olanotarrek eskaintzen diguten barne-begiradazko ikuspuntua, folklorismoko gaindosiak, enpleguko politika modernoen gabeziak, aniztasuna eta mestizajea ulertzeko gaitasun ezak, presoen eta autodeterminazioaren inguruko menu itxia, etengabeko haserrea, beti borrokatzeko zerbait izanaren sentsazioa, hori guztia etsigarria da guztiz.  Horregatik gazteen indarrean eta izaera urratzailean sinesten dut, gazteen indarrak lagundu behar digulako sektarismo horrekin amaitzen”.                

Tximeleta-larruazala duen Zumarragako haurrari, Markeli, buruz ere hitz egin du, familiak laguntzak murriztu dizkietela salatu baitu. Bere ustez, onartezina da Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitanok jendaurrean hitz egin izana kasu horri buruz, “Zumarragara joan beharko luke eta familiaren hitz egin”.

POLITIKA ZINTZOA ETA BEIRAZKO POLTSIKOAK

Bestalde, PSOEko Ekintza Politikako eta Herritarren idazkariak, Patxi Lopezek, azken legegintzaldiaren eta Bilduren kudeaketak Gipuzkoan sortu duenaren balorazioa egin du.  Azaldu duenez, datozen udal eta foru hauteskundeetan sortuko da “aldaketa”, maiatzekoetan, eta esan du sozialistek Gipuzkoako Aldundia “Gipuzkoar guztiei" itzuli nahi dietela, azken lau urteotan “bahituta izan dutelako alderdiaren pankarten eta panfletoen atzean ezkutatu direnek”, eta, gainera, “zaborrak kudeatzen ere ez dakite”, esan koalizio abertzaleari buruz.

Hitzaldian, Patxi Lopez lehendakariak aldeztu du egun politika “zintzoa” eta "beirazko poltsikoen” politika behar dugula inoiz baino gehiago, eta horixe izan behar duela sozialisten konpromisoa “leku guztietan”.

“Iraultza baketsuaren” alde egin du, “Ongizateko Estatua berriz altxatzeko”, eta “eskuinak ezartzen dituen politikei aldaketa erradikala emateko”. Politika horien bidez, “desberdintasunak areagotu eta milioika pertsonak bazterketaren eta pobreziaren inguruan uztea baino ez du lortu”.  Hori dela eta, "politika publikoen timoian aldaketa handia egin behar dugu, eta sozialistok gauzatu beharko dugu".

Agintari sozialistaren iritziz, Espainiak “Plan Etiko bat behar du, berdintasunaren, askatasunaren, duintasunaren eta bizikidetzaren printzipioetan· oinarritutakoa. Horretarako, “aldendu beharko ditugu botere ilunaren alde lan egiten duten gobernuak”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak