Prentsa-aretoa

Berriak

Azken agurra Lentxu Rubiali

Derioko hilerrian Lentxu Rubialen omenez egindako ekitaldia (2013.12.22)
Derioko hilerrian Lentxu Rubialen omenez egindako ekitaldia (2013.12.22)

Ehunka pertsona, lagun, militante eta senide Derioko hilerrira hurbildu dira gaur goizean Lentxu Rubiali azken aldiz agur esateko.  “Irribarre lasaiko eta ile gorriko emakumea joan zaigu isilik eta duintasunez.  Hil denean, bizitzan bezain duina izan da”.  Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, Ramón Rubial agintari historikoaren alaba gogoratu duenean esan dituen hitzak dira horiek.

Euskal sozialismoaren “esentzien oinordekoa”, beti izango da sozialista izateko moduaren adibidea, izan ere, behar gehiago dituztenei laguntzeko eta horiekiko konpromisoa erakutsi du, eta “duintasunez bizitzeko sozialismoaren ideiak duten eraldatzeko indarra" igorri du.  “Nola adieraz dezaket, bera gurekin zenean maitasun berezia banatzen zuela eta, horregatik, gutariko askorentzat Lentxu bigarren ama edo beste arreba edo ahizpa bihurtu zela, edo Gazte Sozialistentzat bihotzeko amabitxi zela?... beti adi, erne, beti entzuteko eta laguntzeko prest”, esan du Patxi Lopezek.

Orain Lentxu Rubialek utzi digun hutsunea, laster bere legatuarekin beteko da.  Beti jakin izan du Ramón Rubialen alaba zela, "eta bere bizitza, giza profil eta berotasuneko ezkerraldearen lekuko, zabaltzaile izan zen”, eta okerragoak izango ginateke gurekin eduki izan ez bagenu, bere izaeragatik denok handiago, duinago garelako”, azaldu du Lopezek.

Patxi Lopezek, amaitzeko, poema bat irakurri du eta Frank Sinatraren My way abestia entzun da, "zure abestia da, zure bizitzeko modua, guk gauzak egiteko modua izan dadila”.

Doluminak

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboak doluminak adierazi ditu gaur goizean Lentxu Rubial senatari ohia, 68 urte zituela, hil delako.

Ramón Rubial agintari historikoaren alaba eta agintari horren izena duen Fundazioko presidentea, Lentxu Rubial, gaur hil da Igualatorio Médico Quirúrgico-an hil egin da, orain dela zenbait hilabete minbizia baitzuen.

Gorteetako IX. legegintzaldiko senataria izan zen (2008-2011), eta Lan eta Immigrazio Batzordeko zuzentzeko funtzioa burutu zuen, besteak beste. Azken urte hauetan, Ramón Rubial Fundazioaren zenbait jarduera kudeatzen zituen.

“Sozialisten familiarentzat egun tristea dugu gaurkoa.Denok maite dugu Lentxu eta emakume horrek Alderdi Sozialistarekin lotura sendoa zuen.  Frankismoari aurre egiteko eta demokrazia sendotzeko lan egin zuen, eta ezin da askatasunen sistema hau ulertu bera gabe”, gaineratu du PSE-EEko Batzorde Exekutiboak.

Hil-kapera Bilbaína hileta-enpresan jarri dute, eta gaur irekita egongo da 13:00etik. Gaur bertan PSE-EEko agintari batzuk hara hurbilduko dira.  Agur esateko ekitaldia bihar 12:00etan Derioko hilerrian egingo da.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak