Prentsa-aretoa

Berriak

Azterketa-garaian liburutegien ordutegia luzatzea proposatu du PSE-EEk

Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola
Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)

Talde Sozialistak legebiltzar ekimen bat proposatu du, Liburutegi Publikoen ordutegia gaueko 12:00ak arte luzatzekoa, “bereziki azterketak prestatzeko ikasleek behar duten garaietan”, Euskal Herriko Unibertsitatean hasitako adibideari jarraiki.

Gaur Eusko Legebiltzarrean Talde Sozialistako Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, erregistratu duen legez besteko proposamenean gogoratu duenez, “ikasleek behin eta berriz eta etengabe eskatzen dute  eremu publiko gehiago eta denbora gehiago izatea ikasteko eta azterketak prestatzeko, baina orain arte ez dute pozik uzteko moduko erantzunik jaso”.

Legebiltzarkide sozialistak, halaber, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) sortutako prozedura gogoratu du. Unibertsitateak, behar hori ikusita “erabaki du modu esperimentalean liburutegiak denbora luzeagoz irekitzea ikasleek gehien eskatzen duten garaietan”.

Isabel Celaaren ustez, “interes handikoa” litzateke beste liburutegi publikoetan hori aplikatzea, eta horretarako Eusko Jaurlaritzak, Aldundi zein Udal Erakundeekin dagokion lankidetza-hitzarmena egin beharko luke, haiek baitituzte “ikasteko eremu publiko” gehienak.

Hori guztia dela eta, Talde Sozialistak ondokoa proposatu du: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskatzea Foru Aldundiekin eta 50.000 biztanletik gorako udalekin akordio bat egin dezala “liburutegi publikoak irekitzeko ordutegia 24 ordura arte luzatzeko, batez ere ikasleek azterketak prestatzeko gehiago eskatzen duten garaietan, EHU-UPVk bere unibertsitateetan egin duen bezala”.

Legebiltzar sozialistaren ustez, “egun dugun zailtasun ekonomikoko garaian, bitarteko guztiak erabili behar dira hezkuntzarako eskubidea blindatzeko; eta horrek esan nahi du ikasteko lana erraztu behar zaiela egoera pertsonal edo familiarra dela-eta eremu publiko horiek gehien behar dituztenei”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak