Prentsa-aretoa

Berriak

“Batasuna eta demokrazia” eskatu du Idoia Mendiak atzo Paris eraso zuten terroristen aurrean

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Paris herriarekiko elkartasuna adierazi du atzoko atentatuen ostean, 128 pertsona hil baitziren gutxienez

Euskal herritarrei deia egin die Mendiak, euskal erakunde nagusietan astelehenean gauzatuko diren mobilizazioetara joan daitezen

Agintari sozialista PSOEren Konferentzia Politikoan izan da, baina eten egin dute. “Batasuna eta demokrazia” eskatu ditu terroristei aurre egiteko

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiaren komunikatua Parisko atentatu terroristen ostean

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Euskadiko Batzorde Exekutiboaren izenean, ondokoa adierazi nahi du:

  • Parisko atentatuak basakeria izan direla, eta guztiz kondenatzen ditugula; izan ere, Euskal Sozialistak bereziki astindu gaituzte zentzugabeak direlako eta guztion askatasunekiko eraso zuzena direlako.
  • Une latz hauetan, biktimekiko eta hildakoen senideekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, baita Frantziako agintariekiko eta gizartearekiko elkartasuna ere.
  • Bizitzarekiko, pertsonen askatasunarekiko eta giza eskubideekiko konpromiso sozialista ukaezina dugula adierazten dugu.
  • Euskal Sozialistok, terrorismoa modu berezian jasan dugunez, ondo dakigu ideien indarra eta demokrazia direla totalitarismoaren aurrean ditugun armak, totalitarismoa edozein izanda ere.
  • Atentatuak errefusatzeko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko ekitaldi guztietan izango gara, eta horietan parte hartzera animatzen zaituztegu, argi uzteko demokratok ez dugula atzera egingo.

Idoia Mendia Parisko atentatuen biktimekiko elkartasuna adierazteko PSOEren Konferentzia politikoan egin duten minutuko isilunean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Parisko atentatuen biktimekiko elkartasuna adierazteko PSOEren Konferentzia politikoan egin duten minutuko isilunean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak