Prentsa-aretoa

Berriak

Begoņa Gilek Bilduren "jarrera totalitarioa” salatu du, zinegotzi guztiei euskara ezarri nahi dielako

Begoņa Gil, PSE-EEko Erakunde Politikako idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Begoņa Gil, PSE-EEko Erakunde Politikako idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Taldeko Erakunde Politikako idazkariak, Begoña Gilek, esan du Gipuzkoako Aldundiaren Euskara zuzendariak, Zigor Etxeburuak, egindako proposamena "zentzugabekeria” dela. Izan ere, zuzendariak, Udalen  Lege proiektuari egindako ekarpenen artean, ondokoa proposatu zuen atzo: Euskadin udal hauteskundeetara aurkezten diren guztiei euskara jakitea exijitu behar zaiela.

Gilek salatu egin duenez, halako ekimenek “izaera totalitarioa” dute eta, funtsean, “mugatu egiten dute herritarrek duten eskubidea berdintasunez kargu publikoak eskuratzeko”; antolamendu juridikoak jaso du aipatutako eskubidea.

Agintari sozialistak azaldu du halako muga bat ezarriz gero, herritar kopuru handiak ez luke zinegotzi izateko aukerarik izango.  “Nahiko eskubide murriztu dizkigute dagoeneko, eta orain EH Bilduk gehiago murriztu nahi du”, aipatu du.

Gilek dio Bilduko agintariek “ez dutela jarrera oso demokratikoa erakusten halako burutaziorekin".

“Ikusitakoa ikusita, euskara azterketa baino, tolerantziaren eta balio demokratikoen inguruko azterketak egin beharko dizkiegu erakunde-ardurak gain hartzen dituzten pertsonei”, aitortu du

Beste berri batzuk...

Iruzkinak