Prentsa-aretoa

Berriak

"Benetako konpromiso eraginkorra" eskatzen dute sozialistek Europan gazteen langabeziari aurre egiteko

Europar Parlamenturako euskal hautagaiak, EIDER GARDIAZABALEK, gaur goizean Irunen ohartarazi du europar gazteak belaunaldi galdu bihur daitezkeela. Hauteskunde-ekitaldi horretan JOSE ANTONIO SANTANO herri horretako alkatea eta Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi IÑAKI ARRIOLA ere izan dira. Hori ekiditeko, Gazte Bermerako Sistema baten alde egiten du, baina programaren zuzkidurak handiagoa izan behar du, 21 milioi eurotara iritsi arte

GARDIAZABALEK esan du aldatu egin behar dela eskuinak gobernatzen duen Europaren egungo eredua, eta gazteen langabeziari aurre egiteko benetako konpromiso eraginkorra exijitu du. Horrek izan behar du lehentasuna "drama bat delako eta ekonomia aldetik jasanezina delako".  Gazte langabeziaren gastua urteko 150.000 milioi eurokoa dela azaldu du.  Bere iritziz, gazteen langabeziak duen gastuari buruzko datu hori, “esanguratsua da", baina Europan gobernatzen duen eskuinak ez dio horri aurre egin nahi.  Langabeziari aurre egiteko behintzat 21.000 milioi euro beharko dira, baina eskuinak bakar-bakarrak 6.000 milioi euro eman ditu, eta kopuru hori ez da nahikoa.

“Gazteen langabeziaren aurrean eta gazteen enplegu planean 21.000 milioi euroko inbertsioa egitearen artean, urtero 150.000 milioi euro galtzen ditugu.  Ez badute egin nahi gazteak ez zaizkielako axola, behintzat gastuagatik egin dezatela”, esan du.

Bestalde, ARRIOLAK esan du eskuinak ez duela herritarrak erreskatatu  nahi, eta pertsonei eragiten dizkieten arazoak izan behar direla europar politikaren erdigunea dio.  “Alderdi Popularraren programan badira herritarrei eragiten dizkieten zenbait programa”, esan du, eta jarraian aipatu du “baina egunero-egunero herritarrengan eragina dituzten arazoa kez dira PPren proposamenetan sartu, bai, aldiz, Alderdi Sozialistarenetan”.

SANTANOk azaldu du europar erakundeak herritarrengana hurbildu behar direla.  Bere iritziz, europar agendaren erdigunean enplegua jartzea lortzen badugu, eta, zehazki, gazteen enplegua, sozialistek hauteskunde-programan dituzten proposamenei esker, Europatik lortuko dugu herritarren konfiantza berreskuratzeko lehen urratsa ematea”.

Iruneko alkateak aldeztu du sozialistek proposatutako neurriak “enplegu plan handi” bihurtu behar direla, eta langabezia gutxitzen eta ekoizpen-enpresei laguntzen joan behar direla, betiere herritarrak Europako politiken erdigune izanik, “pertsonengan pentsatzen duen Europa”, azpimarratu du.

Iñaki Arriola, Eider Gardiazabal eta José Antonio Santano, Irunen egindako ekitaldian (Argazkia: Gipuzkoak Sozialistak)
Iñaki Arriola, Eider Gardiazabal eta José Antonio Santano, Irunen egindako ekitaldian (Argazkia: Gipuzkoak Sozialistak)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak