Prentsa-aretoa

Berriak

“Beste eredu bat EITBrako” PSE-EEren proposamena aurkeztu du Idoia Mendiak

Euskal Sozialisten ustez, euskal irrati-telebistan “aldaketa sakonak” egiteko garaia iritsi zaigu, “arriskuan baitako EITBren jarraipena"

Gaur egun, EITBren antolaketa-egitura ez da eraginkorra, gaindimentsionatuta dago, zama ekonomiko handia du, ez du kalitate oneko zerbitzu publiko moduan duen egitekoa betetzen eta ez dio hizkuntza-normalizazioari laguntzen

Gobernu-kontseilu baten bidez zuzendaritza “profesionalizatzearen” aldekoak dira; Gobernu-kontseiluak Zuzendari nagusiarekin batera zenbait funtzio egingo ditu, eta Eusko Legebiltzarrak aukeratuko du zuzendaria gehiengo kualifikatuaren bidez

Sozialisten proposamenak kudeatzaileen kopurua murriztu, eta langileen trebakuntza hobetu nahi du benetako ibilbide profesionala gara ditzaten

Idoia Mendiak nabarmendu du EITB oso garrantzitsua dela zerbitzu publiko bat delako, euskaldun guztiontzako zerbitzu izan behar du, eta euskararekiko konpromisoari lehentasuna emateko eskatu du; horrez gain, euskal ikus-entzunezko industriaren alde egin behar du, gure produktuak esportatu ahal izateko, beste irrati-telebista publiko batzuek egiten duten moduan

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur goizean “Beste eredu bat EITBrako” PSE-EEren proposamena aurkeztu du.  Euskal irrati-telebista publikoaren egoera —antolaketa-egitura ez da eraginkorra, gaindimentsionatuta dago, zama ekonomiko handia du, ez du kalitate oneko zerbitzu publikoaren eginbidea betetzen eta ez dio hizkuntza-normalizazioari laguntzen—, eta 30 urtean erreforma osoa gauzatzeri ekin ez zaionez, proposamen hau aurkeztu dute ondoko helburua dutela: “kalitate oneko irrati-telebista publiko objektiboa, inpartziala lortzea, euskal gizartearen aniztasuna ordezkatuko duena eta balio etiko eta demokratikoetan hezten lagunduko duena”.  “Aldaketa sakonak egiteko unea dugu, bestela, EITb-ren jarraipena arriskuan egongo da”, ohartarazi du Mendiak.

Idoia Mendia, Mikel Unzalu eta Concha Aretxaga
Idoia Mendia, Mikel Unzalu eta Concha Aretxaga