Prentsa-aretoa

Berriak

Bilboko ekintza bandalikoen aurrean herritarrek izan duten babes-eza azaltzeko eskatu dio PSE-EEk sailburuari

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak, gaur Eusko Legebiltzarrean zenbait ekimen aurkeztu ditu Segurtasun sailburuari exijitzeko argitu dezala zergatik herritarrek ez zuten babesik izan atzo Bilbon gertatutako ekintza bandalikoetan. Sozialistek, gainera, herritar horiekiko elkartasuna adierazi dute.

Premiaz aurkeztu duten legez besteko proposamen batean, Euskal Sozialistek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote “kondena ditzan bortitzek Bilboko erdigunean sortutako kalteak, eta eragindako merkatariei, langileei eta herritarrei ekintza horiek direla-eta elkartasuna adieraz diezaien”; onar ez ditzan protestatzeko bide demokratikoak onartzen ez dituztenen ekintza bandalikoak, eta jazoeretan lan egin duten Ertzaintzako agenteak babes ditzan; gainera, elkartasun berezia adierazi beharko die “zauritutako agenteari eta kontusioak jasan dituztenei”.

Baina Legebiltzarrari jarrera hori adierazteko eskatzeaz gain, Talde Sozialistak erantzun zehatzak nahi ditu. Horretarako, idatziz erantzun beharreko zenbait taldera aurkeztu ditu. Horien bidez, Segurtasuneko sailburuak argitu beharko du zer agindu eman zitzaion atzo Polizia Autonomikoari; izan ere, “gertatutakoa larria bazen ere, zenbait testigantzaren arabera, segurtasun-indarrek ez zuten ohar edo babes nahikorik eskaini”, eta “are gehiago, Bilboko Udaltzaingoa kexatu egin da Ertzaintzak ez zuelako ezer egin".

Zehaztasun handiagoa izateko, Legebiltzarreko Segurtasuneko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, galdetu egin du “zergatik Polizia Autonomikoak ez zuen ezer egin goizeko hamaiketan, informatzaile batzuek lehenengo jazoeren berri eman zutenean", eta sailburuak berak azaldu duenez “Ertzaintzak ez zion tinko aurre egin ekintza bandalikoei, baina sare sozialen bidez ekintza horien guztien berri eman zen".

Halaber, eraso zituzten entitateetako langileen salaketa ere jaso du Unzaluk, hots, “ez zutela babesik jaso eta bortitzen esku gelditu zirela”.  Eta horren harira, ondoko galdera luzatu du: "nola da posible halako egoera hiriburuko kale nagusiko kilometro eta erdian gertatzea, hirian inoiz baino polizia gehiago baldin bazegoen?”

Amaitzeko, eta agertzeko eskaera baten bidez, legebiltzarkide sozialistak nahi du sailburuak azal ditzan zer agindu zion Ertzaintzari astelehenean, Ekonomia Topagunea zela, Bilboko hirigunean kaosa sortu zuten gutxiengo bortitz batzuei aurre egiteko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak