Prentsa-aretoa

Berriak

“Bizitza osoa askatasunaren alde borrokatzen eman zuen” ”argi” sozialistari, Txiki Benegasi, omenaldia egin dio PSOEk

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nabarmendu du Txiki Benegasek funtzio garrantzitsua izan zuela Espainia modernizatzeko, betiere, ezberdinen arteko akordioaren bidez, "horrela ulertu baitzuen beti Euskadi eta Espainia, gizarte anitz eta askotariko gisa"

Mendiak nabarmendu du “gizona joan zaigula, baina politikari bikainaren legatua gelditzen zaigula; dena izan zen euskal eta espainiar sozialismoan"; orain Sozialistoi dagokigu, Txiki Benegasen argiak gidatuta, "herrialdea kohesionatuko duen, lurraldeak batuko dituen baina, batez ere, herritarrak proiektu komun baten inguruan batuko dituen proposamen bat zuzentzea"

Idoia Mendia, Patxi López eta César Luena PSOEk Txiki Benegasi egindako omenaldian. [Argazkia: PSOE]
Idoia Mendia, Patxi López eta César Luena PSOEk Txiki Benegasi egindako omenaldian. [Argazkia: PSOE]

PSOEk, ostiralean, Txiki Benegas agintari sozialista historikoa gogoratu zuen Ferraz kaleko egoitzan; Espainian bizi ditugun “une nahastuotan" "konpromiso etikoen" adibide bat baita, eta gure argia da, "bizitza osoan eman baitzuen askatasunaren alde eta herriaren modernizazioaren borrokatzen".

Ekitaldi hunkigarria izan zen; alarguna eta bi seme-alabak joan ziren, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak abuztuaren 25ean hildako agintari sozialista bere “lagun eta maisu izan dela, sozialista izan eta sozialismoan aritzeko erreferente handinahia dela”.  Benegasen “umiltasuna, begikotasuna, lan nekaezina eta adimen handia” nabarmendu ditu Mendiak; “beti inposaketari aurka egin ziola" eta askatasunaren alde borrokatu zuela, hasieran Francoren diktadurari aurre eginez eta, ondoren, ETAko terrorismoari aurka ”ginez.

Benegasen “enpatia" azpimarratu du Mendiak; izan ere “Euskadi eta Espainia gizarte anitzak zirela” ulertu zuen, eta desberdin pentsatzen zuenarekin akordioak bilatzen saiatu zen beti. “Hori da utzi digun gauzarik garrantzitsuena, zubiak eraiki elkarrekin herrialde hobea lortzeko”, nabarmendu du. 

PSOEren egoitzaren bilera-areto bati Benegas izena jarriko diote, beste agintari sozialista historiko batzuekin batera: Pablo Iglesias, Ramón Rubial, Alfonso Rerales edo Pedro Zerolo, haiekin batera, sozialistentzat "argi bat" izan dadin.

“Orain sozialistok hartu behar dugu gizartearen ardura, langabetuei, hilabetea amaitzeko adina diru ez dutenei eta fakturak ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko —agindu du—.  Herrialdea kohesionatuko duen, lurraldeak batuko dituen eta, batze ere, herritarrak proiektu komun batean bilduko dituen proposamena zuzendu behar dugu”.

César Luena

PSOEko Antolakuntzako idazkari César Luenak ere Benegas gogoratu du: karguan izan diren Antolakuntzako idazkariei aholkuak emateko prest zegoen beti. "Txiki gogoratzeko bi hitz nabarmendu nahi ditut:  eskerrik asko eta beti”, goraipatu du.

Luenak gogoratu duenez, Benegasen belaunaldiko politikariek “egiturak jarri zituzten Espainiak berriz denboraren erlojua galdu ez zezan eta bake-proiektua lor zezan”. “Batzuek zuloak estaltzen ditugu, beste batzuek, aldiz, bidea egiten dute”, onartu du.

Orain gain hartu du sozialistok Benegasen “parean” egon behar dugula, eta PSOEn oraindik lan horrekin jarraitu nahi duten adiskide asko daudela ziurtatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak