Bizitzarekiko, pertsonen askatasunarekiko eta gizakien eskubideekiko konpromiso utziezina berresten dugu Euskal Sozialistok
PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, eta Oscar López, Senatuko PSOEko bozeramailea, sozialisten ordezkarien buru izan dira Nizako atentatuaren aurka Bilbon gaur egindako kontzentrazioan
![Idoia Mendia eta Oscar López ordezkari sozialisten buru izan dira Nizako atentatuaren aurka Bilbon egin den manifestazioan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-y-Oscar-Lpez-PSOE-han-encabezado-la-delegacin-Socialista-en-la-concentracin-de-repulsa-al-atentado-de-Niza-que-se-ha-celebrado-en-Bilbao-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-eta-Oscar-Lpe-5788d2d74cd7c.jpg)
- Euskal Sozialistok sendo kondenatzen dugu Frantziako Niza hirian gertatutakoa, eta bereziki hunkituta gaude irrazionaltasunagatik eta denon askatasunen aurkako eraso zuzena delako.
- Une zail hauetan, biktimekiko eta hildako pertsonen senideekiko elkartasuna adierazten dugu, baita Frantziako agintariekiko eta gizartearekiko ere.
- Halakoak berriz gertatzen direnean, Europan zein munduko beste leku batzuetan, sozialistok berresten gara bizitzarekiko, pertsonen askatasunarekiko eta gizakien eskubideekiko dugun konpromisoa.
- Jakin badakigu, oso zuzenean pairatu dugulako, terrorismoaren aurrean erantzun bakarra dagoela: legearen sendotasuna eta demokraziaren aldeko apustu ukaezina. Euskal herritar guztiak konpromiso hori adieraztera gonbidatzen ditugu deitutako elkartasun- eta kondenatze-ekitaldietan.