Prentsa-aretoa

Berriak

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek “Euskadin dugun enplegu motari buruz eztabaidatu behar dugula erakusten dute" PSEren ustez

2010etik lanaldi partzialeko enplegua % 21 handitu da, eta lanaldi osoko kontratu gutxiago daude (% 14 gutxiago)

Alberto Alonso, Euskadiko Batzorde Exekutiboko Lan idakzkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Alberto Alonso, Euskadiko Batzorde Exekutiboko Lan idakzkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistok kezka handiz aztertzen ditugu Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak, gaur EINk aurkeztutakoa; izan ere, 2014ko amaieran Euskadiko urteen arteko langabeziak 700 langabetutan gehitu da; hortaz, langabezia-tasa % 16,6koa da.

Hortaz, 2013an baino langabetu gehiagorekin urte amaitu duen erkidego bakarra da Euskadi; gainera, azken hiruhilekoan 19.000 langabetu gehiago zeuden, aurreko hiruhilekoan baino % 12,27 gehiago.

PSE-EEko Laneko idazkari Alberto Alonsok nabarmendu duenez “kezkagarriena ez da soilik langabezia handitu egiten dela, azpimarratu behar dugu ere lanaren kalitatea narriatzen ari dela”.

Hori dela eta, 2010eko lehen hiruhilekotik, lanaldi osoko enplegatuen kopurua % 14,5 txikitu da, eta lanaldi partzialeko kontratuak % 21,2 gehiago dira.  Datuak are kezkagarriagoak dira emakumezkoengan jartzen badugu arreta (lanaldi partzialaren % 83,23 emakume dira).

“Datu horiek berriz ere erakusten dute eztabaidatu behar dugula zer nolako enplegu-mota nahi dugun Euskadin.  Dena ez da zuzena.  Diskurtso politikoan beste irizpide kuantitatibo batzuk sartu behar dira, kalitatearen, egonkortasunaren eta soldata-mailen inguruan hausnartu behar dugu.  Datu kuantitatibo hutsen atzean, hainbat drama ezkutatzen dira, ondokoak besteak beste: lan-pobrezia eta nahi ez den lan partzialaren ezegonkortasuna”, azaldu du Alonsok.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak