Prentsa-aretoa

Berriak

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesekin bildu da Idoia Mendia

Justizia Administrazioa Modernizatzeko ahalik eta koordinazio handiena lortu behar izana izan da bileran landutako gaietako bat

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesekin bildu da Idoia Mendia
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesekin bildu da Idoia Mendia

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia gaur Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesekin bildu da Madrilen, Euskadin Justiziaren egoera zein den eta herritarrenganako zerbitzua hobetzeko zer ekimen jar daitezkeen abian aztertzeko.

Topaketa horretan, Justizia Administrazioa modernizatzearekin lotutako zenbait gairi buruz hitz egiten dute, esaterako, hobekuntza teknologikoa, Instalazio Judiziala berrikusi eta eguneratzea edo epaileen zerbitzu publikoaren ikuspegia.  Mendiak, aurreko legegintzaldian Justizia eta Herri Administrazioko sailburua izen zela aintzat hartuta, azaldu du ados dagoela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidenteak esandakoarekin, hots, administrazioen artean ahalik eta koordinazio handiena lortu behar dela (Ministerioa, Eusko Jaurlaritza eta Kontseilua bera) baliabideak hornitzeko eta zerbitzu eraginkorragoa eta herritarrengandik hurbilekoa emateko.

Idazkari nagusi sozialistak, gainera, epaileen ordezkari gorenari esan dio Berrezartzeko Justizia garrantzitsua dela bizikidetza eraikitzeko.  Mendiak nabarmendu du elkarrizketa-esperientziek eta topaketa pertsonalen esperientziek oso emaitza emankorrak izan dituztela bai biktimentzat bai euskal gizarte osoarentzat.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak