Prentsa-aretoa

Berriak

Botere publikoek homofobiaren aurka funtzioa aktiboagoa izan dezaten eskatzen dugu Euskal Sozialistok

Maiatzaren 17a sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminazioaren aurkako eguna dela-eta

Rafi Romero, PSE-EEko Herritarren eta Askatasun Publikoen idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Rafi Romero, PSE-EEko Herritarren eta Askatasun Publikoen idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko Herritarren eta Askatasun Publikoen  idazkariak, Rafaela Romerok, gaur nabarmendu du botere publikoek konpromiso aktiboagoa hartu behar dutela gain sexu-orientazioarekiko eta genero-identitatearekiko diskriminazioaren aurka, eta jakinarazi du euskal udaletan kondenatzeko adierazpen bat aurkeztu dutela. Gainera, pertsona lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen aurkako indarkeria eta diskriminazio era guztiak kondenatzen eta errefusatzen ditu. “Udal osoko bilkuretan proposatutako konpromiso horren berrespenaren bidez, udalak eskubide horiek urratzearen aurkako eragile aktibo bihur daitezen eta pertsonen arteko berdintasunaren, askatasunaren, segurtasunaren eta osotasun fisikoaren eta ikusgarritasunaren defendatzaile izan daitezen lortu nahi dugu”

Euskal Sozialistek gogoratzen dute maiatzaren 17an sexu-orientazioarekiko eta genero-identitatearekiko diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna dela, eta printzipio guzti horiekiko konpromisoa erakusteko unea dela.  “Beharrezko neurriak, legegintza eta administrazio alorrekoak, hartu behar dira berdintasunerako eskubidea eta sexu-orientazioagatiko, genero-identitatearekiko edo genero-adierazpenarekiko diskriminazioa ez jasateko eskubidea eraginkor bihurtzearren eremu publiko zein pribatuetan”, azaldu du Herritarren eta Askatasunen idazkaria.

Euskal Sozialistek kezka adierazi dute zenbait herrialdetan pertsona asko kriminalizatzen dituztelako euren sexu-orientazioa dela-eta, eta, gainera, zigor gabe gelditzen dira arrazoi homofobiko, lesbofobiko edo transfobikoak direla-eta egiten diren krimenak, baita gay, lesbiana, bisexual, transexual, transgero eta intersexualen aurkako tratu txarrak ere.  Hori dela eta, nazioarteko komunitateari, Nazio Batuei eta Europar Batasunari eskatzen diote, besteak beste, premiazko jarduera bat gauza dezala eskubide guztien errespetua bermatzearren eta sexu-orientazioan oinarritutako giza eskubideekiko bortxaketen inguruko salaketa guztiak ikertzearren.  Halaber, sexu-orientazioagatiko diskriminazioa, epaiketa eta kondena sortzen dituzten legeak indargabetzea eskatzen dute, eta sexu bereko pertsonekin sexu-harreman baimenduak izateagatik atxilotu edo kondenatu dituzten pertsonak aske uztea exijitzen dute. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak