Prentsa-aretoa

Berriak

Bárbara Dürhkop apezpikuengantik "jipoitua" sentitua izan dela esan du, Setién-ek bere senarrarengandik, ETA-k erahila, meza ez zuen eman egunean bezala

"Apezpikuak, PP-ek bezain moraltasun falta eduki dute, hauek terrorismoa gatazka politikoan erabiltzen bait dute ".

BRUSELAS

Talde sozialistaren lehendakari ordeak, Europako Legebiltzarrean, Bárbara Dürhkop, gaur ziurtatu du apezpikuek euren hitzekin "jipoitu" dutela, José María Setién-ek ukatu zenean meza ospatzera bere senarrarengandik, Enrique Casas senatari sozialista, ETA-k erahila 1984-an.

"Orduan Eliza Katolikoak jipoitu ninduela nabaritu nuen eta gaur berdin sentitzen naiz, apezpiku batzuen faltsukeriaren aurrean", eurodiputatuak eta Euskadiko PSE-EE-ko Exekutibako kideak azpimarratu zuen komunikatu baten bitartez.

Dürhkop-ek ziurtatu du apezpikuek "agerian laga dute, PP alderdiak bezain moraltasun falta dutela, terrorismoa gatazka politikoan erabiltzeagatik".

"Urte guzti hauek zergak ordainduz Eleiza honetarako, bakea eta elkarbizitzagatik lan egin beharrean politika egiten du purpuraren babesarekin. Gezurra dirudi oroitu izan beharra Zuzenbidezko Estatu baten gaudela eta eurok ez dira egokienak moraltasuna neurtzeko", amaitu zuen.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak