C hepatitisaren diagnostiko goiztiarra egiteko plan bat proposatu du PSEk diagnostikatu gabeko gaixoek kutsadurarik sor ez dezaten berriro
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak proposatu du hiru hilabete epean Eusko Jaurlaritzak plan bat egin dezala C Hepatitisaren diagnostiko goiztiarrerako; horren bidez, arriskuan dauden biztanle guztiei gaixotasuna garatzeko aukera zein den esango zaie eta zenbait tratamendu egoki inplementatu ahal izango dira gaixoak larritzen badira eta pertsona gehiago ez kutsatzeko.
Blanca Roncalek erregistratutako ekimenaren bidez, gaixotasunaren inguruan sozialistek sustatu dituzten ekimenak osatu nahi dira. Otsailean, medikuaren tratamendua duten gaixo guztientzako arreta eskatu zuen alderdiak, gaixotasunaren larritasuna edozein izanda ere.
“Eusko Legebiltzarra behin baino gehiagotan agertu da osasunerako eskubide osoaren alde; horren arabera, ez da gaixorik medikuak agindutako tratamendurik gabe geldituko ekonomia edo aurrekontu arrazoiak direla-eta. Hori dela eta, Legebiltzarrak, printzipio horri jarraituz, C Hepatitisa duten guztientzako arreta eskatu du, norberaren gaixotasunaren garapena edozein izanda ere, botikek arrakasta dutela erakutsi baitute”, gogoratu du.
Roncalek azaldu du, egungo Osasun Sailak zenbait erreparo erakutsi baditu ere, mediku-esperientzia guztiek erakutsi dutela tratamenduarekin ahalik eta lasterren hasiz gero (hasieran aurrekontuan eragin handia badu ere), gerora begira gastua txikiagoa izango dela eta eragindakoek kalte txikiagoa jasango dutela. Izatez, orain dela gutxi egindako zientzia-jardunaldi batean azaldutako datuen arabera, tratamenduaren kostua asko merkatu da horren eskaria asko handitu delako.
“Gaixo guztiei arreta egiteko behar publikoa betetzen bada (gaixotasun maila edozein izanda ere), hurrengo erronka izango da jakitea zein herritarrek gara ahal duten C Hepatitisa, herena baino ez dela diagnostikatu kalkulatzen baita”, aldeztu du. Hori dela eta, gogoratu du Estatu Batuetan detektatzeko azterketa egitea aholkatzen dietela 1945timk 1965era jaiotako guztiei (odol analisia egin behar dute); dena dela, Espainian agindua 10 bat urte atzeratu beharko genukeela diote batzuek, baby boom belaunaldia beranduago gertatu zelako.
Roncalek esan du Euskadin gaixotasun jakin batzuen detekzio goiztiarrari dagokionez esperientzia handia dugula, eta gaixotasun bat garatzeko aukeraren bat dituzten herritarrei egindako azterketei esker gaixotasun horiei hasierako fasean tratatzeko aukera izan dugu. Horri esker, askotan ez dira larritu, eta heriotzak ere ekidin dira, eta osasun-baliabideak hobeto kudeatu dira. Beraz, aurrekontuari dagokionez, aurreztu egin da.
Horregatik guztiagatik, C Hepatitisaren kasuan “egokia litzateke prebentzio-azterketa bat egitea osasun sistemarekin harremana izan zutenei birusa identifikatu baino lehen edo transfusioak edo beste prozedura seguru batzuk egiaztatu baino lehen (dialisia, transplanteak)". “Gainera, diagnostikatutako pertsonentzako tratamendua ere beharrezkoa, larritasuna edozein izanda ere. Horri esker, epe ertainean C Hepatitisa ere desager daiteke, kutsatzeko aukera desagertuko baita", ondorioztatu du.