Prentsa-aretoa

Berriak

Carlos Totorika: “EAJrekin Bizkaiak alferrikako legegintzaldia izan du”

Bizkaiko diputatu nagusirako hautagaiak, Carlos Totorikak, Bizkaiko Batzar Nagusietan berarekin arituko den taldea aurkeztu du

Bizkaiko diputatu nagusirako PSE-EEko hautagaiak, Carlos Totorikak, foru-legegintzaldia “alferrikakoa, frustragarria eta etsigarria izan dela” dio. Gainera, EAJ kritikatu du “2011ko hauteskundeetan zuen hauteskunde-programaren % 30 baino gutxiago gauzatu duelako”, eta “ez duelako gardentasunez kudeatu”.

Bizkaiko Batzar Nagusietan sozialistek euren hautagaitza aurkeztu dute Sestaon, eta ekitaldi horretan, Totorikak ziurtatu du bere alderdiak “jarraituko duela lan egiten justizia, berdintasun eta askatasunaren betiko nahi zaharra errealitate bihurtzeko", eta "egungo egoera aldatzearekiko" konpromisoa azaldu du, "berdintsuagoa eta bizi-kalitate handiagoa izango duen eta guztiontzako zerbitzu hobeak izango dituen gizartea lortzearren".

Hori dela eta, azken lau urteak “galdutzat jo ditu”, eta amaitzear dagoen legegintzaldia “alferrikakoa, frustragarria eta etsigarria” izan dela dio, ez baitugu gogoratuko “ekonomia, gizarte edo azpiegituren arloan lortutako gauzengatik”.

Bere ustez, azken legegintzaldia “ezaguna da EAJk ez duelako bete ezta 2011ko foru-hauteskundeetan zuen hauteskunde-programaren % 30 ere”, baita "ez duelako gardentasunez kudeatu" ere.

Horren harira, Totorikak gogoratu du “Habidite proiektuak huts egin duela, edo Pastguren-i justifikatutako abalak (ez nahikoak), edo San Mamés Berria proiektua dela-eta izandako liskarra, edo Garraioen Partzuergoaren polemika, edo Guggenheim 2-rena, edo enpresa-parke berrien proiektua egin ez izana edo Edesaren inguruan hauteskundeei begira jokatu zutela”.

Bestalde, sozialistek “aldundi hurbila, ate irekiak dituen aldundia, ezaguna, bunker bat ez den aldundia nahi dutela”, esan, eta gogoratu du "sozialista izatea egunero-egunero ondokoa errealitate bihurtzea dela:  aurrera egitea gizarte-sistema bidezkoago, berdintsuago, iraunkorrago, solidarioago eta gardentasunagoa lortzeko”.  “Pertsonen alde egitea da, pertsonak gure eginkizun politikorako erreferentzia bihurtzea, non publikoa dena ez den zalantzan jartzen edo saltzen.  Printzipio eta konpromiso horiek guztiek, ekonomia-krisi egoera honetan, garrantzi handia dute”, gaineratu du.

Halaber, azaldu du Bizkaiko gizarteak “ez duela nazionalismo gehiagorik behar, mota guztietako aukerak behar dituela, baina, batez ere, lan-aukerak behar dituela. Horrez gain, zerbitzuetan oreka handiagoa, eskualdeen industria garatzea eta elkarrizketa gehiago behar ditu".

PSE-EEko hautagaiak Bizkaiko Batzar Nagusietarako
PSE-EEko hautagaiak Bizkaiko Batzar Nagusietarako