Celaá: “Biztanleen artean euskaldunen eta “espainiar immigranteen” arteko bereizketa egiteak balioa kendu dio Cristina Uriarteri Hezkuntza sailburu gisa”

Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistaren Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, gogor kritikatu egin du “Hezkuntza sailburuak egin duen diskriminazioa Euskadiko biztanleen artean, euskaldunen eta "espainiar immigranteak” bereizi baititu, eta azken horiek atzerritartzat jo ditu sailburuak hemengoak ez direlako”. “Uriarte sailburuak —gaineratu du Isabel Celaak— esandakoa zuzendu beharko luke berehala, guztiz zoritxarrekoa izan baita, are gehiago sentsibilitate handiko Sail baten buru baldin bada, Hezkuntzako sailburua bada. Sailburuak esandakoak, zuzentzen ez badu, balioa kentzen dio eta karguan jarraitzeko aukera ahultzen du".
Hezkuntzako bozeramaile sozialistak nabarmendu du “zenbait hitz ez direla ideologia aldetik neutroak, batez ere euskal gizartea bereizten dituzten nortasun-tentsioekin jarraitzeko politika egiten dutenek esaten badituzte”. “Hezkuntzako sailburuak —azaldu du— espainiar immigranteez hitz egiten duenean, ez ditu irizpide zientifiko edo soziologikorik erabili, irizpide ideologikoak baizik. Soziologia aldetik, Ondarroatik Gasteizera datorren bat Burgosetik Donostiara datorrena bezain immigrantea da. Baina, ematen du Eusko Jaurlaritzarentzat Espainiako beste herri batzuetatik datozenak baino ez direla immigrante".
“Ez da lehendabiziko aldiz —aipatu du Isabel Celaak—, nazionalistek gobernatzen dutenean euskal herritarren arteko diskriminazio-elementu batzuk aktibatzen dituzte behin eta berriz, eta horien helburua Espainiako errealitatetik at dagoen herrialdearen nortasun-eredua finkatzea da; gainera, berdin zaie horretarako Espainiako beste herri batzuetatik etorritakoak atzerritartzat jo behar badituzte ere, nahiz eta Konstituzioaren arabera atzerritarrak ez izan".
Isabel Celaak gogoratu egin duenez, “sozialistok bere garaian zentsura-mozioa aurkeztu behar izan genuen Eusko Legebiltzarrean beste Hezkuntza sailburu bati, Anjeles Iztuetari; izan ere, sailburu horrek Espainiako beste autonomia erkidego batzuetatik etorritako ikasleak atzerritartzat jo baitzituen, beste hezkuntza-sistema batzuetatik etortzen baitziren”. “Hamaika urte ondoren, eta inolako beharrik gabe —esan du Isabel Celaak— Urkulluren gobernuaren sailburu batek berriro polemika bera piztu du, herri honetan zein den euskaldun mugatu nahi duelako, eta euskaldun izan nahi dutenek nazionalismoaren irizpideak gain har ditzaten nahi duelako”.
Isabel Celaaren ustez, bestalde, zoritxarren “Hezkuntza sailburuaren ohar alderdikariek alderdikeri nazionalismoz bete dute 2013-2016 Euskararen Agenda Estrategikoaren aurkezpena. Gainera, Hezkuntza Sailak horren inguruan ere zerbait azaldu beharko luke". “Bakarrik bada ere —gaineratu du— azaltzeko abian jartzeko aurreikusi dituzten kopuru handiek (335 milioi euro 2016ra arte) nola egokituko dituzten hezkuntza-azpiegituretarako inbertsioak erdira murriztu badira, ikerketa-programetarako edo Euskal Herriko Unibertsitaterako baliabideak asko gutxitu badira, gaur gertatzen denari buruzko zenbait adibide jartzearren”.