Celaá: “Heziberri 2020 euskal gizartearekiko iruzurra da”
![Isabel Celaá (artxiboko irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Isabel-Cela-en-una-imagen-de-archivo-Foto-Socialistas-Vascos-Isabel-Cela-artxiboko-irudia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-546476eee006c.jpg)
Euskal Sozialistentzat Hezkuntza Sailak Heziberri 2020 izenburupean aurkeztu berri duen curriculum proiektua onartezina da.
- Heziberrik porrot egiten du bere funtsezko helburuan: LOMCEri aurre egitea Euskadin. Gauza bat esan zuten eta kontrakoa egin dute.
- Proposatzen duen egitura kurrikularraren antolaketa berria ez da beharrezkoa, oso konplexua da eta inon kontrastatu gabea.
- Euskal kurrikulum orokorra ezin da ikastolen kurrikuluma izan.
- Proposatzen den kurrikuma aurrera eramateko ez dago material didaktikorik.
- Ez dio euskal hezkuntzak duen erronka nagusienetako bati irtenbide egokirik ematen, hau da, ez du hirueletasunaren generalizazioa proposatzen, ikastetxe guztientzat eta ikasle guztientzat.
Heziberri 2020 euskal gizartearekiko iruzurra da. Wert Legeari aurre egiteko euskal bidetzat aurkeztu zen, eta azkenean, Euskadik nola aplikatuko duen aintzat hartuta, LOMCE garatzeko dekretu bihurtu da, hau da, nahi genuenaren aurkakoa da. Horren arabera, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumaren proiektuak, Hezkuntza Sailak aurkeztutakoak, LOMCEren alderdi negatiboenak jaso ditu, ondokoak, besteak beste: curriculum-gaitasunak berzentralizatzea, ikasleak goizei banatzea zenbait hezkuntza-ibilbidetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitutakoen titulazio bikoitza edo hezkuntza-etapa bakoitzaren osteko azterketak.
Bigarrenik, Heziberri 2020k egungo curriculum-kontzepzioa aldatzen du, nahiz eta kontzepzio horrek oso emaitza onak izan euskal hezkuntzan. Horren ordez, testatu eta esperimentatu ez den beste antolaketa bat ezartzen du, eta EBtik aldenduko gaitu inoren eremuan kokatzeko.
Aurkeztutako curriculum-proposamena oso zaila da, ez da egingarria eta ez da erabilgarria. Europar gomendio guztietatik aldentzen da (EBko Oinarrizko Gaitasunei buruzko Gomendioak), baita nazioarte mailan hezkuntza gaiaren inguruan egiten diren gomendio guztietatik ere. Horrez gain, ez da gure inguruko eta ezaugarrietako beste herrialde bateko hezkuntza-sistemetako batean izandako esperientzia positiboren batean oinarritzen. Ondorioz, denon erreferenteak eta ikasteko eta konpartitzeko aukera bikainak galduko ditugu.
Ikasgaien, orientazioen, trebakuntza-prozesuen, ebaluazioen etab.en inguruan europar osorako ikuspuntu bat garatzearen alde orain arte egin dugun ahalegin guztia galduko dugu.
LOGSEtik abiatuta adostasunetan oinarritzen diren hezkuntza-politikekin jarraitzeari uko egingo zaio. Ikastetxeek eta euskal hezkuntza-sistemak berriz hasi beharko dute.
Hirugarrenik, ez du ematen halako aldaketa sakona beharrezkoa denik; izan ere, gure datu eta adierazleak oso onak dira.
Euskal hezkuntzaren oinarrizko ezaugarriei dagokienez, adosteko eta jarraitzeko politika batera iritsi gara. Euskadik LOMCE kritikatu du hezkuntza-sistemak ez dituen zenbait arazori erantzun nahi dielako (emaitza txarrak, eskola uzten dutenen kopuru handia, lanbide heziketa urria). Hezkuntzako aldaketak geldoak dira eta sendoak eta koherenteak izan behar dute. Hori dela eta, ez dugu halako aldaketa handia ulertzen, ez baitago horren beharrik erakusten duen daturik (MET esperimentazio prozesuaren aurkakoa).
Ez da egokia halako curriculum-aldaketa sakona egitea, are gutxiago argi dagoelako LOMCEk ekarriko duen hezkuntza-atzerapenaren behin-betiko konponbidea ondokoa dela: oposizioko legebiltzar taldeek lortutako akordioekin jarraitzea, eta lege hori indargabetzea Diputatuen Kongresuko gehiengo berriek horretarako aukera ematen dutenean, hots, gehien jota urtebeteko epean.
Denbora-tarte horretan ezin dugu ulertu zergatik proposatzen den orain gure hezkuntzaren curriculum-egitura orokorra birmoldatzea, ez baitu inork halakorik eskatu, euskal hezkuntzako gutxiengo errespetagarri bat izan ezik. Ez da hezkuntza hobetzeko giltzarria, are gutxiago ikastetxeek oraindik indarreko curriculumaren “filosofia” barneratzen hasi baino ez badute egin. Jakin badakigu, benetako hezkuntza-aldaketa praktikoak oso geldoak direla, eta errealitateak kezkatu behar gaitu, eta horretan egin behar dugu lan, ez paperetan oinarrituta. Paperak dena eusten duela diote, baina arduragabekeria da aldaketa berriak sartzea inolako beharrik gabe.
Laugarrenik, curriculum-proposamenak sistema osoan zabaldu du Autonomia Erkidegoko eskola-sareko alde batek baino gain hartu duen eredua (Ikastolak), eta ez dira horren arrazoiak justifikatu.
Integrazioaren Pedagogia ezartzen da, justifikatu gabe eta abalatu gabe emaitza hobeak izan dituzten beste europar herrialde batzuetan egindako esperientzien bidez.
Lovainako unibertsitateko pertsonen curriculuma aztertuz gero, ikusten dugu Ikastolei egindako aholkularitza dela europar herrialde batean egindako bakarra, eta lan gehiena Afrika frankofonoan, Marokon, Angolan, Cabo Verden, Guatemalan, Mozambiken egin dutela, besteak beste. Proposamen pedagogikoaren inguruan kontsultatutako bibliografia osoan ez dugu ikusi europar herrialderen batean ezarri dutenik, ezta Belgikan ere.
Euskal hezkuntza ez da labore bakarra. Curriculum-proposamen baten barruan, zenbait metodologia eta hezkuntza-lan modu agertu behar dira. Ikastolen zuzendaritzak proposatutako integrazioaren pedagogia horietako bat da, baina ez bakarra. Une honetan zenbait ikastetxek banaka edo elkarrekin egiten dute lan metodologia-proposamen ezberdinen inguruan, horiek guztiak indarreko curriculumaren barruan: Amari Berri proiektua, Ikaskuntza Komunitateak, Montessori etab. Arrakastatsuak dira horiek guztiak. Ikastetxe bakoitzak, bere ezaugarrien arabera eta finkatuta dituen hezkuntza-helburuetarako baliogarria izan daitekeena aintzat hartuta, egokiena aukeratu beharko du.
Alde batek ezin du osotasuna izan. Hezkuntza biodibertsitatea beharrezkoa eta aberasgarria da. Ikastetxe guztien euskal curriculuma ezin da ikastolen curriculuma izan.
Ikastetxe talde batek eredu horren alde egin badu ere, ez da onargarria proposamen pedagogiko hori sistema osoa ezarri nahi izatea, beste arrazoi batzuk ez badira behintzat.
Eta kezkagarriagoa dena. egun ez dago materialak curriculum-aldaketa horri ekiteko. Gainera, gaitasunak garatzeko eredu bakar baten alde apustua egiteak zailtasun handiak ekarriko dizkie ikastetxeei argitaletxeek egindako materialen aniztasunari dagokionez. Argitaletxe jakin bat garatzearen alde Sailak aukeratu duen ereduaren kontzientzia, gainera, beste kezka bat sortzen du.
Hezkuntzaren erronka nagusietako bat hezkuntza hirueledunaren alde egitea da: euskara eta gaztelera finkatu eta hobetzea eta atzerriko hezkuntzaren ezagutza areagotzea, batez, ere ingelesa.
Aurkeztutako curriculum-proiektua oso etsigarria da arlo horretan. Bakarrik azaltzen du ikastetxeek beste atzerriko hizkuntza bat eman “ahalko” dutela. Hau da, batzuek egingo dute eta beste batzuek ez. Laissez faire, laissez passer. Batzuek ingelesa hobetuko dute eta beste batzuek ez. Ez da zaila jakitea nortzuk hobetuko duten. Sailak hirueletasunaren inguruan egindako lehen deialdiko emaitzek halaxe diote: 192 ikastetxe itunduak eta 82 ikastetxe publikoak, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutakoak.
Hezkuntzako hizkuntza-bretxa zabaltzen da. Ingelesa ez da guztiontzat, curriculum-proposamenaren arabera, ikastetxe eta gizarte-sektore batzuentzat baizik. Asko hitz egiten da barneratzeari eta berdintasunari buruz, baina planteamendu horrekin kanporatzearen eta gizarte-justizia ezaren alde egiten da.
Aurre legegintzaldian dagoeneko aurreikusi genuenari ekin behar diogu: hirueletasuna unibertsal bihurtzeko plana; zehazten den hezkuntza-mailatik gora (Lehen Hezkuntzako 4. maila izan daiteke), pixkanaka hirueletasuna orokortuko da ikastetxe eta ikasle guztientzat.
Horrez gain, ez da hizkuntza aukeratzeko printzipioa aipatzen, eta euskara sistemaren ardatz gisa hartzearen inguruan egindako zenbait baieztapen ezegokiak aintzat hartuta, hizkuntza arloan ez direla erabaki onak hartuko interpreta daiteke.
Ez da justifikatzen zergatik banatzen den Lehen Hezkuntza bi ataletan, eta ez hirutan, orain arte bezala. Aldaketa hori ez du inork eskatu, baina agian LOMCEra egokitzeko egin da, baita derrigorrez bete behar ez diren gaietan; horrela bada, lehen ziklo berriaren amaiera bat etorriko da Lehen Hezkuntzako 3. mailan egingo den banakako ebaluazioarekin, LOMCEk aurreikusitakoarekin.
Ebaluazio Diagnostikoen aldaketak ere ez ditugu ulertzen; balorazioak konparatu eta egokitu ahal izateko erreferente historikoarekin jarraitzeko aukera kentzen du, besteak beste.
Zergatik ez dugu jarraitzen gure egiturarekin, zikloekin eta Ebaluazio Diagnostikoekin eta horien ondoriozko Hobetze Planekin?
Curriculum-proposamenarekin bi Ebaluazio Diagnostiko egingo dira Lehen Hezkuntzan eta batere Bigarren Hezkuntzan. Ez du zentzurik.
Ikastetxeen autonomiari buruzko IV. kapitulua oso nahasgarria da. Ikastetxe publikoak eta arrakasta txikia duten ikastetxe pribatu itunduak batu nahi ditu, eta horien izaera juridikoa oso desberdina da. Ez du ezer berririk ekartzen, baina ikastetxeen lan burokratikoak handituko ditu. Bestalde, ikastetxe pribatuentzako diru-laguntza osagarriak izateko aukera irekitzen du, kontzertuaren modulutik haratago. Orain arte kontratu programetaz hitz egiten da ikastetxe publikoen esparruan gain hartu diren ikastetxeekiko.
Laburbilduz, euskal sozialisten ustez curriculum-proiektu hau ezegokia da, sakonki berregin behar da, osoko zuzenketa beharko luke.
Ondoko arrazoiengatik batez ere:
Porrot egiten duelako bere funtsezko helburuan: LOMCEri aurre egitea Euskadin.
Proposatzen duen egitura kurrikularraren antolaketa berria ez da beharrezkoa, oso konplexua da eta inon kontrastatu gabea.
Ez dio euskal hezkuntzaren erronka nagusietako bati ekiten: hirueletasuna ikastetxe eta ikasle guztientzat orokortzea.
Hori guztia dela eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari proposamena bertan behera uzteko eskatzen diogu.
Hori egiten ez badu eta aurrera jarraitzea erabakitzen badu beste eredu baterantz, prozesu esperimental bat hasi beharko da, azterketa zientifikoetan oinarritutako datuak izatearren, sistema osoa beharrezkoak ez diren arriskupean jarri gabe.