Prentsa-aretoa

Berriak

Celaá: “Hezkuntza curriculumak ezin dira inongo ideologiaren alokatzeko moduko sabela izan, ezta nazionalistena ere”

Isabel Celaá Eusko Legebiltzarrean
Isabel Celaá Eusko Legebiltzarrean

Isabel Celaak euskal legebiltzarkideak gaur Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritza kritikatu du Euskadiren hezkuntza curriculumetan joera etnizista ezarri nahi duelako “joera hori justifikatzeko arrazoirik eduki gabe”.  Hori dela-eta, ondokoa galdetu dio Hezkuntzako sailburuari, baina ez du erantzunik jaso: “Euskal curriculumez ari zaretenean, egungo hezkuntza curriculumetan dauden akatsak eta zailtasunak zein diren eta nongoak diren azaldu beharko zenukete, Euskadikoak diren edo ez”.

Isabel Celaaren ustez, curriculum berri horrekin “eduki nazionalisten baterako zoru bat finkatu nahi dute, Nafarroa eta frantziar estatua barneratu".  “Hezkuntza sistema egoki batek —esan du Isabel Celaak— ezin du ideologia baten alokatzeko moduko sabela izan, ezta nazionalistena ere.  Ezen, bestela, zer aginte morala izango genuke Wert ministroa kritikatzeko hezkuntza lege berriarekin haur katalanak "espainiar bihurtu" nahi dituelako?”

Legebiltzarkide sozialistek, gainera, egungo Gobernuak lantzen ari duen curriculum eredu horrek euskal hezkuntzaren egonkortasunari aurka egiten diola kritikatu du, "hemen lan handia dugunean egiteke, gure hezkuntza gaitasunak beste lurralde batzuetara hedatzeko denbora galdu gabe edo elementu etnikoetan oinarritutako iraganeko curriculumetan sartu gabe".

“Alderantziz —esan du Isabel Celaak amaieran— gure hezkuntza modernizatu behar dugu, euskara eta gazteleraren ezagupena finkatu eta ingelesarena hobetu behar dugu, eskoletan teknologia digitalen erabilera zabaldu behar dugu, gure ikasleen trebakuntza zientifikoa eta ikerketarako trebakuntza sustatu behar dugu, baloreetan oinarritutako heziketa hobetu behar dugu, Lanbide Heziketan aurrera egin behar dugu eta, batez ere, eskola-emaitzak hobearazi behar ditugu”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak